Urriaren 12an mobilizatzeko deia egin dute, Falangearen ekitaldiaren harira
Ohar baten bidez zabaldu dute deialdia. Falangeak "ideia arrazista, matxista, klasista eta espainolistak" zabaltzen dituela adierazi dute, eta faxismoari ezin zaiola "kalean" tokirik utzi.
Espainiako Falangea alderdi faxistak ekitaldia egingo du Gasteizen urriaren 12an, «Hispanitatearen eguna» deitzen dutenean, Espainiaren batasuna goraipatzeko. Sare sozialetan zabaldu dutenez, 12:00etan elkartuko dira Probintzia Plazan.
Deialdi horri erantzuteko mobilizazio baten berri izan du Hala Bedi irratiak. «Faxismoaren aurrean klase batasuna. Falangea suntsitu» lelopean, 11.30etan Marqués de la Alameda plazan elkartzeko deia luzatu dute, hedabide honek jaso duen ohar batean.
Hiru ideia jaso dituzte ohar horretan. Lehena, «faxismoaren gorakada nabarmena» ematen ari dela azken urteetan, eta gorakada horri «kalean erantzun» behar zaiola, «faxismoari tokirik ez uzteko».
Bigarrena, Falangeak «ideia arrazista, matxista, klasista eta espainolistak» zabaltzen dituela.
Eta, azkenik, «faxismoari klase batasunez erantzun» behar zaiola, «bere ideiak kaleetatik ateratzeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!


