Urriaren 12an Gasteizen Hispanitate Egunean hainbat mobilizazio deialdi egin dituzte

Argazkia: DOS POR DOS / ARGIA
Espainiako Falangea alderdi faxistak ekitaldia egingo du Gasteizen urriaren 12an, “Hispanitatearen eguna” deitzen dutenean, Espainiaren batasuna goraipatzeko. Sare sozialetan zabaldu dutenez, 12:00etan elkartuko dira Probintzia Plazan.
Deialdi horri erantzuteko hainbat mobilizazio deialdi zabaldu dira. Gasteizko Herri Mugimenduak sinatu duen kartel batean, «olatu erreakzionario eta arrazistaren aurka, Gasteiz antikoloniala antolatu» leloa zabaldu dute, eta 12.00etan Arka Plazan gelditzeko deialdia. Ernaik ere kartel bat zabaldu du lelo berarekin.

Gasteizko GKSk ere Falangeari aurre egitera deitu du, «azken urteetan nabarmentzen ari diren ideia faxista, matxista, arrazista eta espainolisten aurrean».
Beste mobilizazio deialdi bat ere zabaldu da sareetan eta kalean, “Faxismoaren aurrean klase batasuna. Falangea suntsitu” lelopean, 11.30etan Marqués de la Alameda plazan.
ASKE antolakundeak manifestaziora dei egin du arratsaldeko 17.00etan Andra Mari Zuriaren plazatik. «Zapalkuntza nazionala eta indar armatuak zuritzeko Espainiar Estatuak inposatutako jai egun arrotzean», manifestazioa «indar errepresiboak suntsitu» lelopean egingo dute.

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!


