Sei orduko lan uztea egin dute Tuvisako eta Gasteizko Udaleko langileek
Hiru orduko bi lan uzte ezberdin egin dituzte, garraio publikoan eta udal instalazioen jardueran eraginez. Lau aldarrikapen nagusi atera dituzte kalera, tartean, soldata baldintza duinagoak. Sindikatuen arabera, langileen %60ak babestu du lan uztea.
Gasteizko Udaleko eta Tuvisako langileek sei orduko lan uzteak zituzten deituta abenduaren 19rako. Guztira, bi lan uzte ezberdin egon dira: goizeko txandan 11:30etan hasi dira eta arratsaldeko txandakoek 17:30etan amaitu dute. Lan uztea hasi aurretik, asanblada bat egin dute Villa Suso jauregian eta 11:30etan hasi da eguneko manifestazio nagusia.
Lan uzte honek erantzun handia izan du Tuvisan eta Gizarte-Etxeetan, autobusen eta udal instalazioen eguneroko jarduera baldintzatuz. Hala ere, zerbitzu minimoak ezarri ditu Udalak eta langile asko lanera joan behar izan dira. Sindikatuen arabera, langileen %60ak babestu du lan uztea.
Aldarrikapenen artean daude:
- Soldata baldintza duinagoak.
- Behin-behinekotasunaren aurrean neurri hobeak: sindikatuek behin baino gehiagotan salatu dute langile hauen egoera ‘latza’.
- Erosteko ahalmenaren berreskuratzea: urteak daramatza izoztuta.
- Lan Eskaintza Publiko gehiago, eta askoz modu orokorragoan, lanpostu ezberdinetan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!