PRINTZIPALA BETE! DAITEKE LARUNBAT HONETAN
Nork kantatuko duen, nork aurkeztu? ondoan daukazuen bideo polit honetan ikusi dezakezue hori.
Bertara joateko asmoa izan eta oraindik ez duzuela sarrerarik lortu? oso erraza daukazue:www.bertsosarrerak.eu helbidean lortu ditzakezue erraz-erraz, eta baita ondorengo lekuetan ere: Gasteizko Amaia zentroan , Laudioko Ilargi Tabernan, Amurrioko Txokogorri Tabernan, eta Aguraingo Txirrita Liburudendan. Noski, egunean bertan Printzipal Antzokian ere erosi ahal izango dituzue.
Bertara joateko asmorik ez, edo ezin duzuela joan? laaasai, irrati santu honek zuzen-zuzenean eskainiko baitizue finala, komentarista aditu eta guzti: nor hobe, Lehengusu, Beltza eta Burrito bertso-entendituak baino, finalaren berri modu profesional batean emateko.17:00ak inguruan hasi (hau da, patxaranak tregua ematen duenean), eta finala goitik behera larrutu… ejem, erretransmitituko dizuete.
Aitzakia gutxi, beraz, aukera polit hau galtzeko. Gozatu eta bete!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!