Poliziaren prakitka bortitza gogor salatu dute Ertzaintzak abuztuaren 6an atxilotutako gazte baten testigantza publiko egin ostean
Iragan abuztuaren 6an Ertzaintzak 3 lgaun atxilotu zituen Gasteizko Alde Zaharrean auzoa husteko oprezaioan. Atxilotutako gaztetako baten testigantza egin zuten publiko iragan asteazkenean, agerraldi bidez: Polizia operazioa grabatzeagatik izan zen atxilotua gaztea eta Ertzaintzaren jipoiak jaso zituela salatu dute. Gasteiz Txiki elkarteak ere gogor kritikatu du poliziaren jarduna.
Agerraldia egin zuten iragan astean Gasteizko jaiak ospatu behar ziren egunetan zehar poliziak izandako jarrera «desproportzionatua» gogor salatzeko. Hain zuzen, abuztuaren 6tik 7ra doan gauean Ertzaintzak atxilotutako gazte baten testigantza jarri zuten mahai-gainean atzoko agerraldain elkartutakoek. Gau hartan 3 lagun atxilotu zituen Ertzaintzak 3 lagun atxilotu zituen orotara gau hartan, Gasteizko Alde Zaharra husteko operazioan.
Testigantza publiko egindako gaztearen kasuan, polizia operazioa grabatzeagatik izan zen atxilotua. Azaldutakoaren arabera Ertzaintzaren jipoiak jasan zituen, bai kalean eta baita komisaldegian ere.
Gogor kritikatu zituzten iragan asteazkeneko agerraldian «kaleen militarizazioa, dohako bortizkeria, probokazioak edota autoritarismo esplizitua», «burgesiaren kontrol sozialerako mekanismoen eguneraketa» bezala definitu dute egoera. Are gogorrago kritikatu zituzten babesgabetasun egoeran zegoen gazte baten aurka poliziak erabilitako tratu txarrak eta praktika biolentoa. Horren aurrean «langileon jazarpen polizialari» aurre egiten jarraitzeko deia zabaldu dute.
Auzo Elkartearen kritika
Gasteiz Txiki Auzo Elkarteak ere ohar bidez gaitzetsi zituen Ertzaintzaren operazio bortitz eta neurrigabea auzokide eta tabernari ugariren kexak bildu ostean. Agintari politikoei neurriak hartzea exijitu diete.
Atxilotutako gaztearen testigantza
«Gaueko ordubata terdiak. Eguna primeran pasa eta gero jaia tabernetan amaitzeko ordua da. Lasai lasai tabernatik irten behar ginen, baina gau hori ez zen izan halakoa. Aurrekoan bezala eta hurrengo egunetan gertatu zen bezala. Ordubiak laurden gutxi dira, eta kutxiko taberna batetik ateratzen naiz. Nire sorpresan, hogei bat ertzain ikusten ditut kanpoan, zeintzuk printzipioz ez datozen aurpegi onarekin. Botatzen ari dira kutxi kaletik, “ezin da hemen egon” behin eta berriz errepikatzen jendea mugiarazi gintuzten pareko kaleetara. Ni pintoreria kalera jaitsi nintzen auzokide batekin gustora nenbilelako hitz egiten. Han genbiltzan hogei pertsona inguru, hiruzpa-bosteko koadriletan sakabanaturik, koadrila bakoitzak adosten zer egingo zuen momentu horietan, noin bapatean, santa maria kantoitik hasi ziren ertzainen kotxeak pintoreria kalea oso abiadura handian zeharkatzen. Guztiok ikusten genbiltzan baina ni egoera grabatzen hasi nintzen. Kotxeak eta furgonetak hasi ziren iristen eta berriz ere han geunden pertsonak beste leku batera mugiarazi. Ni guztia grabatzen nenbilela mugikorra gordetzeko eta ez grabatzeko eskatu zidaten eta argi utzi nahi izan nien nire egoera edo ingurua grabatzen nengoela, haien aurpegiak ez zirela ari ateratzen, eta haiek ezer txarto ez bazuten egiten ez zirela zertan kezkatu behar, suposatzen delako interbentzio “normal” bat dela. Ez zen hala izan. Konturatu nintzenerako paretaren aurka jarri ninduten eta nire mugikorra emateko hasi ziren esaten. Ez niela nire mugikorra eman behar esan nien, hor hasi ziren jipoiak, bideoa gelditu eta eman nien mugikorra. Hor hasi zen nire amesgaiztoa. Esposak jarri eta kale erdian egonda mehatxuekin hasten dira, nire etorkizunaz hitz egiten. “ez dut ezer egin” esaten diet, haiek ez dakite zer den hori, nitaz barrez hasi ziren hor lurrean egonda. Eta ea horrela tratatuko zuten haien semea galdetu nien. Erantzuna: jipoiak. Behingoz esaten didate komisaldegira eramango nautela. Kotxean sartzean bapatean abiadura handian hasten dira kotxearekin alde zaharrean zehar eta konturatzen naiz gerrikoa ez dudala lotuta eta bi ertzainei esaten diet. Lehen kurba ailegatuta ikusi nuen berdin zitzaiela eta horrela eraman ninduten karrera bat bezala komisaldegiraino. Eta nire segurtasuna? Komisaldegia, egon denak badaki deitu ahal dugula “casa del terror”. Katxeoa dator, kalabozo batean sartu eta biluzketa hasten da. Ertzain mordoa, probokazioekin biluzten nintzen bitartean, hor bota nituen nire gaueko azken hitzak nire duintasunagatik hor biluzik nengoela. Hor jaso nuen nire gaueko azken jipoia. Berdin zitzaien nire duintasuna. Gauean zehar mamu txarrak joaten dira eta pertsona bat bezala tratatzen zaituzten ertzainak hasten dira agertzen. Zer gertatu da? Nortzuk ziren besteak? Epaitegian amaitzen dut epaiketa azkarrarekin, poliziari atentatua leporatu didate. Ea ukatu nintzen grabatzen uzteari galdetzen didate. Baietz, ukatu nintzela esaten dut. Hurrengo galderak ea botilak bota ditudan eta ea polizia jo dudan. Erantzuna ezetz. Ta nire barneko galdera, grabatzen dudan bitartean jotzen edo botilak botatzen ibiliko naiz? Ba beti bezala, haiek nahi dutena. Epaiketa “visto para sentencia” gelditzen da. Aske nago baina zein egoeratan? Bakarrik grabatzen nengoen. Nire babes arma bakarra dena egun hauetan. Ba noski, bideoa ezabatu zuten. Hemen ez da ezer gertatu.»
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
1 thought on “Poliziaren prakitka bortitza gogor salatu dute Ertzaintzak abuztuaren 6an atxilotutako gazte baten testigantza publiko egin ostean”