Poesia mailu bat da literatura jaialdia ospatuko da gaztetxean, aurten bigarrenez
Gasteizko gaztetxeko Azpimarra irakurle taldeak antolatu du jaialdia, ekainaren 12tik 14ra. Programazio anitza prestatu dite: stand up probalekua, tailerrak, mahai-ingurua, kontzertuak...
«Poesiaren eta hitzaren mailutasuna aldarrikatzeko, estutzen gaituen munduaren aurka», literatura jaialdia antolatu du Gasteizko gaztetxeko Azpimarra irakurle taldeak, aurten bigarrenez. Hiru eguneko egitaraua prestatu dute, ekainaren 12, 13 eta 14an, ostegunetik larunbatera, literaturarekin lotutako jarduera ezberdinekin.
Ostegunean stand up ikuskizuna emango dute Asier K, Lander Varona eta Ione Bengoak. Ostiralean idazketa eta fanzine tailerrak eskainiko dituzte Azpimarrako kideek, eta iluntzean poesia mikro irekia egongo da. Ez da aldez aurretik izenik eman beharrik, bertaratu eta parte hartu ahalko da ekintza guztietan.
Larunbatean, besteak beste, mahai-ingurua emango dute Maddi Sarasua eta Xabier Montoia idazleek. Artistak garaiarekin izan behar duen harremanaz, undergroundaz eta arte popularraz, berritzeaz, euskaraz sortzeaz, artearen paperaz mugimendu politikoetan… hamaika gai izango dituzte hizpide, literaturaren eta politikaren arteko harremanaren bueltan. Ondoren, poesia errezitaldia; gauean Stit eta Gozzue taldeen kontzertuak, eta bukatzeko, Cubo-ren pintxada.
«Mimoz osatutako egitaraua guztion eskura, oinak lurrean eta begibista biharrean dituen literaturari bide egiteko», idatzi dute sare sozialetan irakurle taldeko kideek. «Pedanteria eta hitzontzikeriak utzi etxean, disfrutatu eta mundu zital hau aldatzeko gogoa, hori besterik ez duzu behar».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!