Emakumeon aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunari so, indarkeriak iturri anitz dituelako, gaurkoan Paraguayko estatu terroristak desagerrarazitako neskatilaren kasuaz arituko gara. Horretarako Lichita eta bere senideenganako jazarpena ondo ezagutzen duen Negro Soares ‘Convocatoria Segunda Independencia’ko militantea eta abokatu argentinarra elkarrizketatuko dugu.
Abestiaren erradiografian, emakumeon aurkako indarkeria imperialista salatzen jarraitzeko, Shadia Mansour rapera palestinarraren abestia izango dugu entzungai; beraiek tankeak dituzte, guk harriak besterik ez.
Amaitzeko kolaborazioan gure herrian sionismo israeldarrarekin ematen diren konplizitateak salatu eta Palestinari elkartasuna adieraztera dator gaurkoan Alaitz Amondarain.