O no será-Edo ez da izango: U-morea
Umorea politikoa den heinean, feminismotik aztertu eta umore ez zapaltzailea garatu eta jaso nahi dugu. Bi gonbidatu handi izan ditugu gurean: Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal.
Gaurko irratsaioan umorearen inguruan aritu gara solasean, jendartean, baina bereziki Hala Bedin ere umorea egiteko formatuen, subjektu, objektu eta mezuen inguruko eztabaida irekita dagoelako. Baina zer da umoretik kezkatzen gaituena?
2021ean Lisipe bilduman argitaratutako eta Ane Labaka Mayozek idatzitako “Algara mutilatuak, umorearen aho bikotasunaz, feminismotik” liburuan oinarritu gara.
Gaiaren inguruan hausnartzen laguntzeko, bi gonbidatu handi eduki ditugu gurekin estudioetan: Ane Gebara, ipuin-kontalaria eta antzerkilaria; eta Josune Velez de Mendizabal, antzerkilaria. Biak Tranpola eta Les Bobé-Bobé konpainiako kideak, baita Hala Bedi familiakoak ere.
Saioan jarritako kantak:
Mursegoren “Eusnob” abestia eta Galiziako A Panaderia konpainiaren “Purpurina de amor”, Elisa eta Marcela antzezlanaren abestia dena.
Denborarik izan ez dugun arren, gaiarekin lotura estua dutelakoan pentsatuta genituen hainbat bideoren loturak:
Elsa Ruizen “Machismo a tope de cobertura”, Youtuben eskuragarri
Elkarrizketatuak bertatik bertara ikusteko aukera:
- Mamiak kolektiboaren «Ogiak hizketan baleki» antzezlana otsailaren 10ean.
- Les Bobé-bobé konpainiaren «Udaberri azidoa» antzezlana otsailaren 24an Euskaltzaindiaren egoitzan.
- Les Bobé-bobé konpainiaren «Eta kiTTorik ez!» antzezlana martxoaren 30ean Iruñean Irrizikloaren baitan.
- Martxoan neska* gazteentzako tailerrak (izena emateko jabekuntza eskolan).
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!