100 urte, bakarrik ezin da!: 100 urte baino gehiago Gasteiz eraldatzen: bakarrik ezin da!
Hala Bedi irratiak 40 urte beteko ditu, Gasteizko Gaztetxeak 35, Auzolana Pilotalekuak 15, Errekaleorrek 10 urte eta Sumendik 7. Guztira ehun urte baino gehiago dira eta, ospatzeko, inauterietan egin genuen lehen ekimena.
«1920, hura bai garaia! Hiriaren oparotasuna, harrotasuna.. gure bandera jaio zen garaia! Vitoriano onena. Elegantziaz beteriko miradore eta kaleena. Apaiz eta militarren Vitoria.
Egun, ordea, gure hiriaren gainbehera nabaria da: okupak eta lapurrak nonahi, tradizioari errespetu eza, baloreen eta familiaren krisialdia. Gure nortasuna aldarriz eta errebeldiaz zikintzen duten horiek indartsu omen daude.
100 urte baino gehiagoz jasan izan ditugu gure purutasun eta dezentzia kolokan jartzen dituzten horien panplinak. Heldu da garaia kaleak hartu eta desproposito hau behin betiko gelditzeko.
Eskerrak jainkoari aurten inauteriak behar den modura ospatzeko bilduko garen Apezpikuen Kotxerako gazteak, Polborinean ibiltzen diren auzogileak, Eskoriatza Eskibel jauregiko kirolzaleak, Aménjesús radioemisorako kazetariak eta Errekaleorreko herri noble eta leialeko jauntxoak. Etor zaitez gurekin eta erakuts diezaiegun Vitoria gurea dela eta oraindik ere badagoela zertan sinetsi.
Estiloa, tradizioa eta pasodoblea!»
Hementxe, eguneko argazki-galeria eta bideoa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!