Giro ederrean aurkeztu genituen 2017-2018 ikasturteko parrilla berriak
Aurtengo nobedadeak aurkeztu genituen eta HalaBelarri egiteko beharra azpimarratu genuen Hala Bedi Tabernako jaialdian. Denboraleak bota zigun antena berreskuratu dugu eta 100 giltzatako esklusibo jarri ditugu salgai, laguntza moduan.
Ikasturte hasierarekin batera, Hala Beditik kurtso honetarako ditugun nobedadeen berri eman genuen larunbatean ospatu genuen parrilladan. Irratsaio berezia, material salmenta, jatekoa eta edatekoa… Giro ederra izan genuen Hala Bedi Tabernan.
Baina ondo pasatzeaz gain, programazioaren nobedadeen berri eman genuen, orain zuekin guztiokin konpartitu nahi ditugunak:
- No Hay Pasado: EHko eta EHtik kanpoko punk-rock musikaren inguruko nobedadeak ekarriko dituen saioa. Irratsaioa gazteleraz da eta ostegunero 20:30etik 21:30era entzungai izango dugu Hala Bedi Bat-en.
- Kakatzarra: Arte eszenikoei eta antzerkiari bereziki eskainitako tartea. Gasteizen, antzerki munduan lanean ari diren lagunek beraiek egindako irratsaioa izango da eta hirian ikusgai izango ditugun antzerki-lan eta ikuskizunen berri emateaz gain, antzerkiaren inguruko gaiak eta sorkuntza lanak ere landuko dituzte. Irratsaioa euskaraz eta gazteleraz izango da eta ostegunero izango dugu entzungai, 21:30etik 22:30era Hala Bedi Bat-en.
- No Fun(k): Punk musikaren historian zehar egindako bidaia. Hasi 1977ko eztandatik eta gaur arte. Irratsaio euskaraz da eta ostegunero izango dugu entzungai Hala Bedi Bat-en, eguerdiko 15:00etatik 16:00etara.
- Arima Beltza: Musika beltzari, modu zabalean, eskainitako irratsaioa. Astelehenero 15:00etatik 16:00etara entzungai izango duguna, Hala Bedi Bat-en.
- What The Basque: Iazko ikasturtearen erdialdean hasi baziren ere, ikasturte honetan astero gure uhinetan izango ditugu. Ingelesez EHko aktualitateari buruz hitz egingo duen irrati saioa da. Irratsaio hau Hala Bediko uhinetan emititzeaz gain, Australiako 3CR Melbourne irrati librean ere emititzen da. Hala Bedi Bat-en izango dugu asteartero 19:00etatik 20:00etara.
Gainera, iazko urtean atsedena hartu eta gero, ikasturte honetan «Laboratorio Plat de Cine» irratsaioa ere bueltan izango dugu, zine ez komertzialari buruzko ordu beteko saioa, asteazkenero 23:00etatik 24:00etara.
Hala Bedi Bi-ri dagokionez, gure euskara hutsezko katea (88.8 FM Gasteiz eta Lautadan), ikasturte honetan Hizpidea eta Araba Hizpide goizeroko magazinekin aurrera jarraitzen dugu eta gauean Arrosa Sareari esker gurean entzungai izango ditugun beste irrati batzuetako programak eskainiko ditugu egunero. Gainera, larunbat eta igandetan, goizeko 10etan, «Alai Bedi» umeen irratsaioa entzun ahal izango dute etxeko txikienak, kurtso honetan ere.
Gure ohiko magazinez gain –Suelta la Olla, Zebrabidea eta Kantoia- 34 irratsaio propio ditugu aurten Hala Bedi Bat-eko parrillan. Horietatik 10 euskaraz izango dira, 22 gazteleraz eta bana ingelesez eta galizieraz.
Azkenik, aurreratu nahi dizuegu, 2018an Hala Bedik 35 urte beteko dituela, eta, beraz, ikasturte hau guretzat berezia izango dela. Horren inguruko berriak aurrerago jakinaraziko dizkizuegu.
Giltzatako berezia
Aurreko ikasturtean, askok oroituko duzuen moduan, denborale batek historia handiko antena bota zigun. Ordutikan, bereak eta bi egin ditugu antena berri bat martxan jartzeko eta emisioa behar bezalako berreskuratzeko.
Baina denborale madarikatu hark bota zigun antena ezin genuen zakarrontzira bota. Hau berreskuratu, atondu eta herriarekin elkarbanatu nahi dugu orain. Historia zati bat da, baina aurrera jarraitzeko ezinbestekoa dugu herritarren laguntza. Azken finean, «Hau ez da antena zati soil bat, hau arabarron historia zati bat da».
Hori dela eta, 100 giltzatako esklusibo jarri ditugu salgai, eroritako antena zatiekin egindako ehun giltzatako: 10€-ko prezioa izango du giltzatakoak. Zurea eskuratzeko, pasa gure postutik hilabeteko lehenengo larunbatean, pasa irratitik astelehenetik ostiralera edo idatzi emaila halabedi.info@gmail.com-era.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!