Parodia bat etxebizitza eskubidearen alde
Etxebizitza eskubidearen aldeko performance bat egin du Gasteizen Inor Ez Etxerik Gabe-Derecho a Techo plataformak eta sare-sozialen bidez zabaldu du bideoa. Etxebizitzak alokatu nahi dituzten pertsonei aplikatzen zaizkien ezinezko filtroak salatu dituzte, besteak beste.
Etxebizitza bat alokatu edo erosteko Gasteizko bizilagunek dituzten arazoak jarri nahi izan dituzte mahai gainean, parodia bidez. Gasteizen Inor Ez Etxerik Gabe-Derecho a Techo plataformak zabaldu du bideoa sare-sozialetan.
Besteak beste, etxebizitza bat alokatzea orokorrean «zaila» eta pertsona askorentzako «ezinezkoa» dela salatu dute, higiezinen agentzietan aplikatzen diren filtroengatik. Gainera, filtro horiek pasatzeko ezartzen diren estandarrak heteronormatiboak eta kolonialak direla azaldu dute, eta «mota guztietako diskriminazioak» ikusten direla: «hala nola aporofobia, lgtbifobia, arrazakeria, matxismoa, xenofobia eta klasismoa».
Etxebizitzaren problematika goren unean da eta egora ez da samurra. Filtroez gain, alokatzeko edo salgai dauden etxebizitzen egoera «tamalgarria» delako eta «prezioak neurrigabeak», plataformaren arabera.
Horren aurrean, etxebizitzak eskubidea izan behar duela aldarrikatu dute, eta ez negozioa.
Oraindik ez duzu etxebizitza duin bat?
Jolastu gurekin eta gure gangetako bat lortuko duzu!
Bideo hau parodia bat da, eta horren bidez Gasteizko bizilagunok bizi dugun egoera lotsagarria salatu nahi dugu, etxebizitza alokatu edo erosi nahi dugun bakoitzean
👇👇👇 pic.twitter.com/cLtLNJR1gR
— Gasteizen, Inor Ez Etxerik Gabe – Derecho a Techo (@GasteizenA) September 15, 2021
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!