HALABEDITARRAK | LANDER PEREZ PICAZO: «Artea guk historian uzten dugun marka bat da, azken finean, gure gizatasun eta gizartearen katalizazio bat»
Lander Perez Picazo artista gasteiztarra izan dugu gaur Hala Bedin. Atzerrian arte ikasketak egiten urte luzez egon ondoren, Gasteizen dago berriz ere, eta lanean jarraitzen du. Otsailaren 8tik erakusketa bat dauka martxan Arte eta Lanbide Eskolan, "Lehenik marrazkia izan zen" izenekoa. Artearen beharraz, bere ibilbideaz, erakusketaz eta beste gauza askori buruz hitz egin dugu.