Otsailaren 23an Berri Txarrak-ek Araban eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai Hala Bediko webgunean
2018.urtea amaitzeko sorpresa berezi bat dugu Halabelarri guztientzako. Berri Txarrak talde naparrak, 25 urteren ostean ‘Ikusi Arte’ amaiera bira egingo du 2019.urtean. Ildo beretik, Gasteizen eskainiko duen kontzerturako data jakinarazi dute jada; etxe honi baieztatu diotenez, Araban egingo duen lehena eta bakarra. Otsailaren 23an, larunbatean, izango da kontzertua, Astegietan (Gasteiz kanpoaldean).
Kontzertu horren antolakuntza, «Hala Bediren eta Gasteiz osoaren» esku geratuko da. Beraz, bi modu egongo dira bertaratzeko:
1. Sarrera gaur, ostirala, 12:00etatik aurrera link honetan (musikaze) erosiz: klikatu agenda atalean.
2. Irratian bertan izena eman antolakuntzan parte hartzeko: turnoak, muntaketa, segurtasuna, bengalak itzaltzeko… Aukera hau hautatzen dutenek sarrera debalde izango dute. Horretarako klikatu hemen.
Hala Bedik jakin ahal izan duenez, ez da gaueko kontzertu bakarra izango: Urbizutarrek (Gorka eta Iñaki Pela) eszetakia elkarbnatuko dute 21:00etan hasiko den ikuskizunean. Ateak eta sarrerak aldatzeko takillak, berriz, 16:00etan irekiko dira.
Jaio. Irratia. Hil.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
1 pensamiento sobre “Otsailaren 23an Berri Txarrak-ek Araban eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai Hala Bediko webgunean”
Zuek ere kristauen egutegiari (a)men?¿ Jaungoikoaren izenean… ze tristea