Euskal Kantak| «Lourdes Iriondo eta Pedro Navaja kanta»
Gaurkoan, euskal kanten inguruko kolaborazioa izan dugu Hizpidean.
Gaurkoan, lau astetik behin izaten dugun gisarat, euskal kanten inguruko kolaborazioa izan dugu Hizpidean.
Hasteko, Jaionek Xabier Leteren hitzekin Lourdes Iriondok sortutako bi kantez aritu da: batetik, «Hala ere» kantaz, Lourdesen beraren kanta jartzeaz gain, “Behi bideko andere xuriak” taldeak abestutakoa ere entzun dugularik. Bertzetik, pasioz betetako «Hitzak dira hitzak» kanta aditu dugu, bigarren hau ere, Lourdesen ahotsetik eta ondotik Aire Ahizpek hiru ahotsetan kantatutakoa ere.
Bigarren atalean, berriz, Sara «Pedro Navaja» kanta ezagunaren inguruan aritu da, horren hainbat bertsio erakutsiz: Louis Amstrongek jazz estiloan egindakoa, 1928ko «Meiki Messer» kanta alemana eta Jator taldeak euskaraz egindako bertsioa ere aditu dugu, hurrenez hurren. Hala ere, bertsio ezagunena Rubén Bladesek sortutako salsa kanta da eta hori entzun ez badugu ere, Panamáko abeslariak 1985ean sortutako kantaren «bigarren atala» izan daitekeena bai entzun dugula, «Sorpresas» kanta, alegia.
Kolaborazio guztia hemen entzungai:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!