Lorabarri astea Aramaixon, nekazal eredu berriei topa
Gure ohiko kolaboratzaile batekin hitz egin dugu gaurkoan, Iratirekin, nekazaritza sintropikoaz zein Aramaixon antolatu duten Lorabarri asteaz.
Zein da ezberdintasuna nekazaritza ekologiko xume eta permakulturaren artean? Nagusiki lurraren zaintza eta defentsa. Erosle kalekumearentz produktuek berdintsuak eman badezakete ere, gure herria osatzen duten lurren zaintza eta iraunkortasuna eztabaidan egongo liteke epe erdi-luzean. Iratik kontatzen digun bezala, ospe txarreko espezieak-eukaliptua kasu-bertako beste landare txikien babes izan daitezke gertu landatuz gero, eta hazkuntza azkarreko landarea sarri kimatuz gero, ongarri bihurtu daiteke lurzorurako. Berez, eko-etsaia ez da edozein kasutan landare «inbasorea», baizik eta harekin egiten den erabilera-monokultiboa kasu.
Analogia bat sortuz: kapitalismo hiperindibidualista, nekazaritza industrial eta klasikoa izango litzateke, non belartzarrak eta basalandaredia akabatu behar den, apropos landatutakoak baino ez bizirauteko, bere tokian, sendo, bakarti, errepikakor. Lurzoruen desertifikazio prozesuen abiapuntua da, eta intsumo agortezinen menpe dagoen eredua dugu hau. Bestalde, permakulturaren ideiaren barruan dauden teknika ezberdinek, aniztasuna ospatzen dute, barazki, zuhaitz zein landare jangarriak bestelako lagunekin txertatuz, ingurumenaren testuingurua kontuan hartuz, eta lurraren osasuna bere osotasunean zainduz. Elkar zaindu besterik ez dugun isla.

Ondoren, elkarrizketa osorik:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
