Laudioko Udalak bide judizialetik hustuko du gaztetxea
Agindu judizial bat eskatuko dutela esan du Laudioko alkateak, gaztetxea berriro husteko. Bi urtez itxita egon ostean, joan den asteburuan ireki zuten berriro gaztetxea Laudioko gazteek.
Duela bi urte, Laudioko Lamuza parkean obrak hasi zituen Foru Aldundiak. Udalak parkean dauden espazio guztiak hustu zituen, Gaztetxea barne. Obrak «etengabe» luzatzen direla ikusita eta espazioa berriro erabili ahalko duten bermerik gabe, atondu eta berriro ireki zuten joan den asteburuan gaztetxea. Orain, Laudioko alkateak (EAJ) jakinarazi die agindu judiziala eskatuko duela Udalak gaztetxea husteko.
Eskubide politikoen defentsa gauzatzeko antolakuntzarako espazioak ezinbestekoak direlako, Gaztetxea irekita mantenduko dutela esan dute Laudioko Gaztetxeko kideek sare sozialetan. «Parkeko obrak gu hortik kanporatzeko aitzakia baino ez dira eta Udalaren borondate bakarra gu hortik kanpo mantentzea da», berretsi dute.
Baina gure eskubide politikoen defentsa gauzatzeko antolakuntzarako espazioak ezinbestekoak dira. Hau aldarrikatzeko Gaztetxea irekita mantenduko dugu.
Parkeko obrak gu hortik kanporatzeko aitzakia baino ez dira eta Udalaren borondate bakarra gu hortik kanpo mantentzea da. pic.twitter.com/7qCs0mp2Kq
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) February 21, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!