Kartzela eta inhabilitazioa eskatu dute bi udaltzainentzat, gazte bat jipoitzeagatik
Gertaera 2023ko martxoan eman zen Zabalgana auzoan, bi udaltzainek hamasei urteko Aimar gaztea zebrabide bat ez errespetatzeagatik atxiki eta eraso zutenean.
Patinete elektrikoan zihoan gazte bat erasotzeagatik epaitu dituzte bi udaltzain Gasteizko epaitegietan. 2023ko martxoan, epaitutako bi poliziek Aimar motorrean pertsegitu zuten zebrabide bat saltatzeagatik. Harrapatu zutenean, bi udaltzainak gaztearen kontra oldartu eta lurrera bota zuten. Lurrean zegoela, poliziek hainbat kolpe eman zizkioten eta ondorioz, gazteari sudurra hautsi zioten. Polizien hitzetan «erorketa» baten ondorioz gertatu ziren lesioak.
Orain, bi urte beranduago, bi udaltzainen kontrako epaiketa egin da. Akusazioak urtebeteko kartzela eta hamar urteko inhabilitazioa eskatu ditu, eta fiskaltzak aldiz, bi urteko inhabilitazioa eta kartzela zigor laburragoa. Biek azaldu dutenez, poliziaren jarduera desproportzionatua izan zen. Epaiketan zehar, poliziek hainbat kontraesan erakutsi dituzte. Udaltzainak gaztearen lesioak justifikatzen saiatu dira, lurrera erortzean gertatu zirela esanez, baina momentuan grabatutako bideo batek eta lekukoen testigantzek argi erakusten dute poliziek bota zutela Aimar lurrera eta gogor oldartu zirela bere kontra. Sententziaren zain gelditu da epaiketa.
Hemen Gasteiz Hoy hedabideak publikatutako bideoa, non argi ikus daitekeen udaltzainek egindako erasoa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
