U29 kalera!
Abendu erdialdean GKS-k urtarrilaren 29an mobilizatzeko deia egin zuen, eta arrazoiak ez dira falta. Bizitza garestitzen ari da, lan baldintzak gero eta okerragoak dira, langabezia orokortu eta betikotzen ari da, prestazio sozialak murriztuz doaz… Gainera, autoritarismoranzko joera gero eta nabariagoa da, kontrol soziala handituz doa gero eta teknologia sofistikatuagoarekin, inbertsio poliziala handitu egin da, kaleen militarizazioa normalizatuz doa…
Egoera hau burgesiaren ofentsiba ekonomiko eta politiko gisa ezaugarritzen dugu. Zergatik? Burgesiak bere interesak babesteko hartzen ari dituen erabakien ondorio delako. Hau da, egoera miserable hau bloke ekonomiko handien apustua dela eta ez hausaz ematen ari den bilakaera, bizi dugun krisi kapitalistatik ateratzeko saiakeran hartzen ari den norabidea dela alegia. Laburbilduz, aurreko ziklo ekonomikoaren garaia, ongizate estatuen Europa, klase ertain zabalena eta abar, krisian dago, eta boterean mantentzeko, burgesiak aldaketak sustatzen dihardu. Aldaketa hauek bizi eredu pobre baten orokortzea eta horri aurre egin liezaiokeen politika iraultzailea neutralizatzean ezaugarritzen dira, hau da, ofentsiba ekonomikoa eta politikoa.
Bankari eta enpresari handiak seinalatzen ditugu burgesiaren baitan aginte gaitasuna duten agenteak direlako, eraldaketak baldintza ditzaketen agenteak direlako. Finean, estatu politikak ezartzeko azken hitza dirua jartzen duen hori da. Halaber, politikari profesionalek aldaketa guzti hauek onartu eta gauzatzen ari dituzte. Horren adibide dugu Europar funtsak onartu izana edo Espainiar aurrekontuak aurrera atera izana. Sozialdemokraten papera bereziki salatu beharrekoa da. Izan ere alderdi parlamentario guztiek onartzen ari dute egoera berria, baina burgesiarentzako, bere interesak bermatzeko oberena, ofentsiba guzti hau maskara progre batekin egitea da. Hau da, burgesiak lortu du hitzez haien boterea zalantzan jarri nahi duten horiek burgesiaren interesen arabera jokatzea.
Gauzak horrela instituzio burgesekiko independenteki antolatzea da mahaigaineratzen dugun beharra. Bizitzako esparru guztietan enpresa handi eta bankuekiko eta haien instituzioekiko independenteki antolatu behar gara. Norabide hori indartzera datoz larunbatean Bilbo eta Iruñeko mobilizazioak. Mobilizatzeko garaia da. Datorrenaren aurrean antolatzeko garaia da. Gasteizko kaleek ozen oihukatzen dute, karteletan, pintadetan, pankartetan… alde guztietan ikus dezakegu gero eta indartsuago datorren Mugimendu Sozialistaren deia: Urtarrilaren 29an kalera!
Xabi Losada
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!