Satisfyer edo klitori iraultzailea
Jakin nahiko nuke zenbat pertsonek ahozkatu duten azken hilabeteetan lehen aldiz klitori hitza, zenbatek berau deskubritu, edo berarekin lehen aldiz gozatu. Klitori xurgatzailearen arrakasta azaltzen saiatzen diren faktoreak ez dira gutxi. Azken tsunami feministak ereindako lurrak olatu zaharrek ekarritako fruituen hazi berriak ernaldu ditu. Simaurra, merkatu kapitalista izanik edo sare sozialak, ura; ahizpatasunak piztutako izpiek, antzinatik isilarazitako bulben plazerra lau haizetara oihukatzeko grinarekin batera ekarri du loratzea. Satisfyerra aitzaki, klitoriaren apologia egiteko aroa iritsi dela dirudi.
XIX. mendean asmatu zuen lehenengo bibradore elektro-mekaniakoa mediku britaniar batek, bere pazienteak eskuz masturbatzeaz nekatuta, garai hartan histeria diagnosia zuten emakumeak, paroxismo histerikoa (orgasmoa) baitzuten tratamendu. XX. mendearen hasieran merkataratu ziren bibradore txikiagoak, hasiera batean histerikek tratamendua etxean jaso zezaten, urte gutxiren buruan eta lehen aldiz plazerra helburu, pornoaren industria tarteko, itxura faliko eta koitoa ardatz betiere.
Bi mende behar izan ditu industriak aludun pertsonen plazerrari soilik erreparatuz jostailu ez faliko eta klitorianoak ekoizten hasteko. Kritikak ordea berehala iritsi dira, azkarregi ahaztu dugu emakumeon masturbazioaren inguruko tabuak eragindako mina. Gezurra badirudi ere emakume asko dira oraindik Euskal Herrian bertan inoiz masturbatu ez direnak, eta bere bulba, klitori edo bagina plazer bila laztandu, igurtzi eta buzti ez dutenak, edo behin ausartuta, erruak barrutik jan dituenak. Are sinesgaitzagoa orgasmo bat bere azalean bizi ez dutenen zifra, adin tarte guztietakoak, salbuespenik gabe. Baina arazoa orain jostailu berri hauekin orgasmoak azkarregiak omen direla da, mekanikoak, artifialak, geurekoi edo mendeko bihurtzen gaituztenak. Badirudi, emakumeok korritu ere armoniaz egin behar dugula beti, utopiaz blai, kontraesanik gabe eta maitasun hasperen artean. Gu beti prefektu, zaharrak berri.
Argi izan behar dugu ordea sektore zapalduon askapen prozesuetan ematen diren pausuak ez direla beti ehuneko ehun koherenteak izaten eta feminismoaren bidea ez da salbuespena izango. Patriarkatuak kapitalismoaren eskutik, gure gorputzetaz desjabetzeko mila modu asmatu ditu, tokian tokiko garai eta erresistentzien araberakoak, basatiagoak batzuk sotilagoak besteak, baina modan dagoen dardaradun objetuaren arrakastak ezjakitea, beldurra eta errua funts duen sistema menderatzailea errotik astintzen lagundu duela ezin ukatu. Praktika intimoetaz haratago, familian, lagun artean edo lanean emakumeon masturbazioaz hitz egin izanak kate zahar batzuk betirako apurtu ditu nahitaez. Azken hilabetetako oparirik salduenak mezu ugari izkutatzen baititu, sororitatea oinarri iraultza txikiak bultzatuz, pekatua desafiatuz. Pertsonala politikoa den heinean, plazerra ere badelako eta pixkanaka bada ere batailak irabazten goaz, pausuz pausu, orgasmoz orgasmo, irabazi arte.
Naiara Bernal
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!