Non daude kaparrak?
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza barregarriak eta miserableak eginez. Orain, Artolazabal andrearekin egiten dugu topo aurrez aurre, zein lan-pribatizazio eta prekarizazio politikak sustatzen dituen Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak osatutako gobernu-taldeko kide den.
Asko ez gaitu harritzen emakume horren jarrerak; izan ere, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu zela, «hilean 600 eurok bizitza duina bermatzen dute» zioen; gogora dezagun sailburu zela 87.799,34 euro kobratzen zituela, hau da, hilean 7.316 euroko soldata. Gaur, Espazio Publiko eta Auzoetako zinegotzi gisa, 5.842 euroko soldata du hilean. Sailburu baino lehen Osakidetzako Ekonomia eta Finantzako zuzendaria izan zen. Argi dago kapar odol-zurrupatzaileak erakundeetan daudela, ez parkeetan, ezta eraztun berdean ere.
Parkeetan eta Gasteizko hiriko eraztun berdean batasuna eta duintasuna daude; hitzarmen propio baten eta lan baldintza duinen aldeko gure borroka ez da etengo, nahiz eta batzuk eta besteak gu higatzen saiatu; soldata baxuko azpikontratazio politika horiek haustea erabaki dugu.
Argi daukagu zerbitzu publikoen eta kontzesioen pribatizazioak aberastasuna behetik gora birbanatzeko baino ez duela balio, herritarren dirua kapitalistei oparituz arlo publikoaren kontura; kontratu publiko horiek prekarietatean eta lan-esplotazioan oinarritutako eskaintza ekonomikoekin lortzen dituzte.
Ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, Administrazio Publikoak kostu txikieneko kontratuak aurkezten dituzten enpresen alde egiten du, eta, horren ondorioz, okerragoak dira enpresa horien lan-baldintzak eta eskaintzen duten zerbitzua bera ere, lan-prekarizazioa gero eta handiagoa delarik. Hau aldatu behar dugu eta odol-zurrupatzaile hauek saritzeari utzi.
Duela astebete Gasteizko kaleak zeharkatu zituen manifestazioan jasotako babesa, auzo-elkarte, enpresa-batzorde, gizarte-mugimendu eta sindikatuen 100 atxikimendurekin, aire freskoko ziztada izan zen guretzat, eta borrokan indar handiagoz jarraitzeko indarra eman digu. Asteazken honetan beste mobilizazio bat egin dugu Arabako egoitzetako lankideekin batera, klase elkartasuna indartuz. Egoera berean dauden azpikontrata guztiei mobilizatzeko deia egiten diegu, ezin baitugu onartu haien azpijokoek gu pobretzea.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Gasteizko hiriari egoera honen aurrean erakutsi digun babes eta ulermenagatik. Egoera hau ez da inorentzat atsegina, kapar horientzat izan ezik, zeintzuk zurrupatu nahi dituzten gure hobeto bizitzeko desioa eta hilaren amaierara iritsi ahal izateko nahia. Akaro horiek ektoparasito hematofagoak dira, eta gaixotasun infekzioso askoren bektore dira; besteak beste, LAN-PREKARIETATEA.
Leire Urquijo Formoso Julio Montoya corcuera Ivan Puertas Velado Daniel Ruiz de Mendoza Ainaga Íñigo López de arroiabe markinez Aaron García bercedo Íñigo Hamid Pulgar Endika Ruiz de Loizaga Mikel Romero Lafuente Oskar Ferro José Luis Nieto Codesal Gorka Pérez de Mendiola David García Ortiz de Guzmán Juan Miller Jose Antonio Ruiz De Azua De Paz
Enviserreko Langileak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!