Ikasturte berria
Ikasturte berria martxan da eta niri, azken urteetan bezala, irratiaren alde honetan kokatzea dagokit, Hala Bediko lagunek, uhinen bitartez hainbat mezu helarazteko eskaintzen didaten tartetxo honetan.
Aurten ere ez dira faltako ohiko aldarri eta buruhausteak. Ez dira faltako ziega ilunetarainoko salaketa eta indar mezuak, aurten gure kide asko, Zaballako espetxetik, agian irrati hau sintonizatuta izango dutelarik. Hala bada, biba zuek! Araban martxan gaude eta asteburu honetan, martxan abiatuko gara, herriz herri zuen guztien askatasunaren alde.
Ez dira faltako gure lurraren defentsarako deiak, agroekologiari lotutakoak, gure mendien defentsari lotutakoak, lurrari lotutakoak. Urriaren 23an Gasteizko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioari lotutakoak.
Ez dira faltako gure hizkuntzari buruzko iritzi eta artikuluak. Euskal Herria eta Araba euskalduntzen segitu beharko dugulako, batzuetan tipi-tapa eta besteetan: Korrika.
Ez dira faltako gure klaseari dagozkionak, Tubacexeko kideek lortutako garaipena edota kaleetan erne egotera garamatzatenak, egoerak argi eta garbi Greba Orokor bat eskatzen du eta herritarrok ezingo diogu uko egin dagokiguna kalean defendatzeari!
Eta noski ez da faltako gure herriaren askatasun osoa aldarrikatzeko lekurik ere, jende librez osatutako herri librea helburu dugulako eta bide horretan jarraitzeko beharra dugulako.
Guzti hau ez da faltako, eta seguruenik egoerak ekartzen dizkigun beste hamaika saltsa ere ez. Perrexila bezala. Han eta hemen egotea gustuko dugulako, etengabeko mugimenduan topatzen dugulako lasaitasuna.
Gaiak beraz ez dira faltan, gogoa ere ez, hitz egiten dizuen pelma hau ez da faltako eta entzuteko prest dagoenik ere egongo da han hemenka. Irratia ere hemen dugu, guztion eskura. Eta guztion eskura dagoena, guztiona delako eta guztion artean zaindu beharko dugulako, aurten bai: egin zaitez Halabelarri!
Oier Azkarraga
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!