Hezkuntza akordioa
Hezkuntza akordio berri baten beharra etengabe azpimarratzen joan den honetan zenbait ekarpen eta zehaztapen bururatu izan zaizkit neri ere, ez dakit deformazio profesionala dela ta, bizi garen gizartearen egoera dela ta, gazteen izatea eta geroa dela ta… baina buruari mila buelta emanez eta gure urteetako jarduna zertan geratu den kuestionatuz.
Lehentasunak ustez argi geneuzkan: Euskal herria zen gure eremua, Euskal herri osoa, bat eta bakarra, euskalduna behar zuen izan, euskara da gure hizkuntza, hizkuntza bizia, gure egunerokotasunean erabiliko duguna (beste hizkuntza guztiak gehigarri); hezkuntzak publikoa eta dohakoa behar zuen izan (eskubide unibertsala izanik, denok daukagu honetarako eskubidea).
Gainera euskal kurrikuluma osatzea eta aintzat hartzea ezinbestekoa zen, zer landu, zertarako, zelan, pegagogi eta didaktika aktibo eta berrituarekin eta guztia balore zehatzetan oinarrituz.
Gure lana eta jarduna helburu hauek lortzera bideratuta zegoen, beharrezkoak ziren bitartekoak jarriz. Betebehar honetan irakasle/langile, ikasle, guraso, herria, bat eginda, norabide beretsuetan aritzen ginen, aniztasunetik, baloreei behar besteko garrantzia emanez, osatu nahi genuen gizarte motaren inguruan lan eginez.
Honetan hamarkadak pasa ondoren, ingurua begiratuz, zirkuluan lanean ibili ez ote garen bururatzen zait. Helburuak, edukiak, eredu pedagogikoak… beherapenetan daudenaren zalantza sortzen zait, teknologia potente batzuen zerbitzura non baloreak errotik aldatu diren eta lehen urrutiko gizarte garatuenetarikoak zirenak, balore arrotzak, geure egin ditugun eta nagusi diren gure artean.
Gero eta kontsumistagoak gara, gauzen balioa hutsaren hurrengokoa da, gauzak zaintzea baino pilatzea da lehentasunezkoagoa,…
Besteekiko errespetua berriz, pertsonekiko errespetua (ez soilik etorkinei dagokienez) geroago eta ahulagoa da, besteen gabeziek, ezintasunek,…ez daukate zer ikusirik gurekin.
Eta Euskal herri batua nahi genuen baina zatiturik jarraitzen dugu, batu ezinik eta batzeko itxaropena geroago ta urrutiago sentituz.
Ez zen hau lortu nahi genuen gizartea, nahi genuen Euskal herria.
Egiturak adostu daitezke, edukiak eta abar… ere bai, baina izatea, euskal herritarron izatea, norberak bere euskal eta ezker ikuspegitik lantzen eta borrokatzen jarraitu beharko dugu.
Lourdes Uribarri
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!