Aniztasunaren modak
Gaurko iritzi tartea Oier Azkarragak bete du Araba Hizpiden.
Aniztasunaren modak
Ekainean gaude eta horrekin batera aurrekoan lagun batek esan zidan hau harrotasunaren hilabetea omen dela. Ezagutzen nuen nik, aspaldi ezagutu ere, ekainaren 28ko data. Stonewall-en egon ziren istiluen harira urtero urtero gogorarazten dugun data hori, 50 urte badira. Urtero urtero gogorarazi han gertatutakoak gaurkotasun osoa dutela. Gaur egun ere, disidentzia sexualek ez dutela lekurik gure gizartean.
Jada eguna ez, hilabetea. Eta hilabete horren barruan ikus ditzazkegu hainbat keinu eta irudi. Gure sare, kale eta inguruak ortzadarrez bete zaizkigu, aniztasuna modan dago, eta guk XXI. mendeko kide postmodernoek, azken modara egon nahi dugu beti, modara bai, edukira ez hainbeste.
LGTBI izatea moda bihurtu zaigulako, Feminismoa moda bihurtu den bezainbeste. Ortzadarra ikur daramagulako, denak garelako libreak, askeak, zabalak. Denak garelako nahi dugun bezalakoak, izan nahi duguna eta maitatu nahi duguna erabakitzen dugularik. Love is love.
Eta denak garelako, gizarte honek inposatzen digun bezain hipokritak. Bakoitzak izan dadila nahi duen bezala, baina nire inguruan ez. Izan daitezela libre, aske, baina ez dezatela erdigunea okupatu. Ospatu dezatela bere Pride delako hori, karrozak atera, koloreak kalera. Baina ez dezatela era permanentean espazio publikoa okupatu. Izkutatu daitezela, ez daitezela nabarmenegiak izan.
Nik homosexualak errespetatzen ditut, baina loka horiek ez. Mozorratzen dira, ez dira naturalak, zer behar dute hain agerikoak izateko? Zer behar gure normalitatean sartu eta deseroso sentiarazteko? Izkutatu daitezela pixka bat, arruntagoak izan daitezela.
“Homosexuala zarela? Ba ez zaizu batere nabaritzen.” Halako halago ederrik, marikoia izatea hobe delako ez nabaritzea, hobe delako izkutatzea pixka bat. Maskulinoa izatea. MascXmasc, plumarik gabekoa.
Armairutik ateratzeko behar etengabe hori, zergatik marikoia zarela behin eta berriz aipatu? Zer behar horretarako? Ni ez noa esaten hortik, etengabe, heterosexuala naizela, hori aurresuposatzen delako. Norma heterosexualitatea da, beste guztia anomalia.
Marikoia bale, baina nirekin ligatzen ez saiatu, eh! Ni ez naizela horretakoa. Niri neskak gustatzen zaizkidala.
Badakizu? Atzo tipo bat etorri zitzaidan juergan, eta nirekin ligatzen saiatu zen! Klaro esan behar izan nion, ez pasatzeko! Baina ze uste zuen horrek?
Eta egunen batean, luze hitz egingo dugu, zuk, bai zuk, nire militantzia kide izan zaren horrek, izan zareten horiek, iraultzaren sugarrek, lehen lerroko militanteek, dana emon bihar dala esaten dugunok, matte dan askatasunagaitik. Izan dituzuen, ditugun, jarrera homofobo, matxirulo, eta nazkagarri guzti horietaz, agian geu ere noizbait deseroso sentitu beharko ginateke, ezta?
Francis eta gure herriaren benetako askatasunaren alde eroritakoak oroimenean, oraindik orain armairuan daudenengatik, armairuak aspaldi errebentatu zituztenengatik, kaletik begiratzen ditugun horiengatik, inork begiratzen ez dituztenengatik, zuengatik. Guregatik. Aurrera!
Hemen entzungai:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!