«Hiri grisa kolorez bete nahi izan dugu»
Gasteiz Etorbidean «Ongi Etorri» leloarekin horma irudi handi bat egiteko proiektuari uko egin behar izan dio Irantzu Lekuek, jasotako presioen ondorioz. Bizilagunekin eta elkarte ezberdinekin elkarlanean sortutako proiektu parte hartzaile honen inguruan polemika sortu dute El Correok eta Arabako Arkitektuen Elkargoak, azken aste honetan.
2017an esleitu zen proiektu hau, eta lanean hastekoak ziren egun hauetan. Hala ere, aipatutako taldeek egindako presioen ondorioz Irantzu Lekuek uko egitea erabaki zuen, ostegunean emandako agerraldian azaldu zuenez.
Irantzu bera izan dugu gaur Hizpidean, eta egun hauetan jaso dituzten presioak azaldu dizkigu berak. Proiektuaren atzean zeuden asmo eta arrazoiez, el Correoren presio ahalmenaz eta horma irudien balioaz hitz egin digu, besteak beste, Irantzu Lekuek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!