Arazo ekonomikoek argi utzi dute HIESAren Aurkako Batzordeak hitzarmen berria behar duela
Arabako HIESAren Aurkako Batzordeak arazo ekonomikoekin hasi du urtea. Beste urte batzuetan bezala, Gasteizko Udalak hasiera eman dio urte berriari, baina Gobernuz Kanpoko Erakundeekin edo bestelako kolektiboekin sinatu beharreko hitzarmenak sinatu barik. Horien artean daude Aterpea edo HIESAren Aurkako Batzordea.
Langileek, 2017an bezala, euren azken lansaria kobratu gabe eman diote hasiera urte berriari, hala salatu du enpresa batzordeak. Batzordeak eta Gasteizko Udalak sinatutako azken kontratua 2017ko ekainekoa da eta 46.000€-ko balioa zuen.
2018.urte hasieran bertan, Gasteizko Udalak hitzarmen berria sinatu beharra zuen. Arrazoia, oso sinplea: irabazi ekonomikorik gabeko elkarteek zerbitzuak eskaini ahal izatea eta, aldi berean, soldatak kobratzeko atzerapenak ekiditzea. Horren adibide bat da HIESAren Aurkako Batzordea.
Enpresa batzordetik, beraz, erantzukizuna eta lehentasuna eskatu diete EAJ eta PSE alderdiei. Zehazki, Gorka Urtarani y Peio Lopez de Munaini; hitzarmen berria ezinbestekoa dela gogoratu diete.
Bitartean, urtarrilaren 9an, asteartean, batzordeko kideek asanblada bat egingo dute, aurrerantzean zer egin erabakitzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!