Hala Bedin, ‘Beude’
Berri Txarrak taldearen ‘Beude’ abestian agertzen diren proiektu ezberdinetan muralak egin ditu Balu Art artistak. Besteak beste, ‘Hala Bedi eta Gasteiz osoa’ aipatzen ditu abestiak eta Arabako proiektu komunikatiboa ez da muraletatik kanpo geratu.
Azaroaren 24an kaleratu zen Berri Txarrak taldearen azken diskoa, “Infrasoinuak”. Talde nafarraren lanik berrienak 10 kantu biltzen ditu, eta horietatik bi aldez aurretik argitaratu zituzten: «Infrasoinuak» eta «Spolier!». Sorpresa politetako bat seigarren abestian etorri zen: “Beude” izeneko kantuak, Euskal Herriko proiektu ezberdinak aipatzen baititu. Eta Araba, ezin zen albo batera geratu: Hala Bedi eta “Gasteiz osoa” aipatzen ditu, “Gure kulturaren birikak” abizenarekin.
“Beude Hori Bai, Psilocybe eta Lekunberriko Kantina, Beude Ttattola, Akelarre eta Bilboko Kafe Antzokia … Baionan Zizpa, Astra Gernikan, eta etorriko direnak, Bonberenea, Plateruena, Hala Bedi eta Gasteiz osoa gure kulturaren birikak”
Orain, Balu Art artistak taldeko kideen argazkiekin muralak egin ditu aipatutako lekuetan: Bonberenea, Plateruena, Akelarre… Eta Gasteizen, Hala Bedi Taberna parean ere irudia jarri du artistak.
https://www.youtube.com/watch?v=ebvWdxU_eqM
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!