Greba egingo dute Arabako adinekoen egoitzetan martxoaren 30ean
Patronalak negozioazio blokeatzen jarraitzen du langileentzako baldintza prekarioekin, ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez.
Arabako adinekoen egoitzetako langileek greba egingo dute martxoaren 30ean. Negoziazio mahaiaren «etengabeko blokeoa eta ezezkoa» ikusita, ELA eta LABek ezinbestekotzat jo dute mobilizazioa eta dinamikak berriro aktibatzea. Sektoreko Arabako lehen hitzarmena lortzea dute helburu.
Hiru urte baino gehiago igaro dira negoziazioak hasi zirenetik. Negozioazio mahaia eratzea ere mobilizazioen bitartez lortu zela gogoratu dute sindikatuek. Oraindik, baina, Arabako adineko egoitzetako patronalak «bere plataforma eskas eta prekarizatzaileari eusten dio», eta plataforma hori erabiltzen ari da negoziazioa blokeatzeko, ez baitizkie Arabako adinekoen egoitza eta etxebizitza komunitarioen sektoreko langile guztiei lan baldintza duinak bermatzen, ELA eta LABek ohar batean jakitera eman dutenez. Gainera, Bizkaiko edota Gipuzkoakoekin alderatuta, okerragoak dira lan baldintzak Araban.
«Adibide bat jartzearren: patronalaren proposamenak hitzarmena amaitzerako (2026an), langileen hileko soldata 1.220 eurokoa izatea nahi du, KPIaren inolako bermerik gabe, eta 1.742 orduko lanaldiarekin jarraitzea, gehiegikeri garbia dena», esan dute.
Bi sindikatuen aho batez diote ez dutela onartuko «sektoreko 1.000 emakume langile baino gehiagoren bizitza hobetzen ez duten baldintza horiek». Langileen proposamena egoera hori iraultzea da: kategoria guztietan %50eko igoera, KPIa (2022rako) eta sektoreko langile guztien erosahalmena bermatuz. Gainera, 2022rako 200 orduko jaitsiera izatea ere eskatzen dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!