Emilio Martinez de Marigorta gasteiztarra etxera itzuli da, 1989tik deportatua
Emilio Martinez de Marigorta deportatu ohi gasteiztarra eta Felix Manzanos Martinez ugaoarra haien etxera itzuli dira 33 urtez deportatuta egon ostean, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez. Espainiak Cabo Verdera eraman zituen 1989. urtean, Aljeriatik, ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketek porrot egin ostean.
Iñaki Rodríguez Muñoa ere etxeratu da haiekin batera. 1985. urtean atxilotu zuten Frantzian, ondoren konfinatua egon zen, eta 1986. urtean Cabo Verdera deportatu zuten Frantziatik. Urte bat geroago, Cubara (7.500 km) joan zen Rodríguez. 36 urtez izan da deportazioan.
80ko hamarkadaren bukaeratik, deportazio politikoak hasi zirenetik, 70 euskal hiritar deportatuak izan dira eta haietatik 12 hil egin dira dagoeneko Euskal Herritik urrun. Bost euskal deportatu politiko gelditzen dira oraindik, bi Cuban (Jose Angel Urteaga Martínez eta Josu Abrisketa Korta); beste bi Cabo Verden (Tomas Linaza Etxebarria eta Jose Antonio Olaizola Atxukarro); eta beste bat Venezuelan (Eugenio Barrutiabengoa Zabarte).
«Urte luzez deportatuek pairatzen duten egoera gogor hori haien senideek ordaindu dute eta ordaintzen jarraitzen dute, urte luzez lotura afektiboari eusteko milaka kilometro egitera behartuta dauden deportatuen senideek. Bada garaia 5 deportatu eta oraindik diren 24 erbesteratu poilitikoak Euskal Herriratzeko! Etxean eta bizirik nahi ditugu!», aldarrikatu du Etxerat elkarteak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!