Birjabetze kolektiboa sortu da “lapurtu diguten guztia berreskuratzeko”
Okupazio Bulegoaren proiektua aurkeztu dute, etxebizitza beharrari kolektiboki erantzuteko. Esparru sozial berrietara zabaldu eta elkartasun sare bat osatzeko helburua du Birjabetze Kolektiboak.
Birjabetze kolektiboa sortu da Gasteizen, kapitalarekiko menpekotasunari modu kolektiboan erantzuteko asmoarekin. Birjabetzea aipatzen dute, “lapurtu diguten guztia berreskuratzeko helburua dugulako”, eta kolektiboa da, antolatuta daudelako, eta “edozein alternatiba indibidualistaren aurrean, elkartasuna gure praktikaren erdigunean kokatzen dugulako”.
Harremantzeko forma berriak garatu ahal izateko baldintzak sortzea dute helburu, kapitalaren dominazioa suntsitu eta gainditzeko asmoarekin. Jabetza kolektiboaren aldeko apustua egiten dute, eta inguru militantetik kanpoko jendearengana hurbiltzeko beharra azpimarratu dute. Beren helburuek asistentzialismoan erortzeko daukaten arriskuaz jakitun, ahalduntze kolektiboa sustatuko dute. “Instituzioen hutsuneak betetzea ez da gure eginkizuna, ezta eskubide soilen aldarrikapena egitea ere; gure egitekoa, beraz, bizitzaren sostengurako behar ditugun elementuak autoantolakuntzaren eta autogestioaren bitartez bermatzea da”.
Elkartasun sare hau garatzen hasteko lehen pausoak Okupazio Bulegoaren bidez emango dituztela jakinarazi dute. Jabetza pribatuaren birjabetze kolektiborako, jakintza tekniko eta juridikoak partekatu eta elkartasun ekonomiko-materialetik abiatuko dira. Hala, babesa eskaini diete etxe baten beharra kolektiboki landu nahi duten guztiei.
Okupazio Bulegoaren helburuetako bat, normalean iristen ez diren esparru sozialetan okupazioa zabaltzea da, bizi baldintzak modu errealean hobetu eta ahalduntzeko. Bizitzako beharrizanak komunalki aseko dituen elkartasun azpiegitura bat sortu nahi dute, kasu honetan etxebizitzatik hasita. Zapalduon arteko elkartasun politikoa eraikitzea ezinbestekotzat jo dute, eta batasuna aldarrikatu dute kapitala suntsitu ahal izateko.
Komunikatu osoa hemen:
Kaixo lagun!
Testu honen bitartez, Gasteizko herri mugimenduko eragile ezberdinei Birjabetze Kolektiboaren sorreraren berri eman nahi dizuegu, borroka kide zareten guzti horiei gure helburuak azalduz.
Birjabetzeaz hitz egiten dugu, lapurtu diguten guztia berreskuratzeko helburua dugulako. Kapitalak eta bere morroiek gure bizitzen gainean kontrol osoa ezartzen saiatzen dira: gure nahiak, balioak eta denbora esklabotza asalariatuak eta etengabeko gainbalio ekoizpenak eskatzen duen bizimodura lerratuz. Guk, aldiz, dominazio hau suntsitu eta gainditzeko beharrezkoak diren harremantze formak eraikitzeko baldintzak sortu nahi ditugu; espropiazioaren bitartez gure denbora okupatuz, borroka komunitatea eraikiz eta iraultzaren beharra eta gaurkotasunaren ideiak zabalduz.
Kolektiboaz mintzo gara, antolatuta gaudelako, edozein alternatiba indibidualistaren aurrean, elkartasuna gure praktikaren erdigunean kokatzen dugulako. Hau aurrera eramateko, jabetza kolektiboaren ideia defendatzen dugu, berreskuratutako espazio eta baliabideen erabilera zein kudeaketa kolektiboki erabakitzen dugulako. Ez hori bakarrik, praktika hau gure inguru militantetik haratago eraman nahi dugu, modu honetan, indar eta gaitasun kolektiboan aurrerapauso bat emanez. Jakin badakigu, gure helburuek asistentzialismoan jausteko arriskua dutela, baina honen aurrean ahalduntze indibidual eta, batez ere, kolektiboa bultzatuko duten espazio zein antolakuntza eta partehartze formak sortu nahi ditugu. Instituzioen hutsuneak betetzea ez da gure eginkizuna, ezta eskubide soilen aldarrikapena egitea ere; gure egitekoa, beraz, bizitzaren sostengurako behar ditugun elementuak autoantolakuntzaren eta autogestioaren bitartez bermatzea da.
Azkeneko urteetako ikasketa eta bizipenetatik abiatuz, okupazioaren praktikan zentratzea erabaki dugu; praktika honen sozializazioa sektore zabalago batean bultzatuz eta kolektibizatutako espazio ororen defentsa gaitasunean aurrerapausoak emanez. Honetarako, Okupazio Bulegoa martxan jarriko dugu, jabetza pribatuaren birjabetze kolektiborako jakintza tekniko zein juridikoak partekatzeko eta elkartasun ekonomiko-materialetik abiatuz, etxe baten beharra duen eta kolektiboki lan egiteko prest dagoen edonori gure babesa eskaintzeko. Izan ere, krisi kapitalistaren testuinguruan, okupazioaren tresna inoiz baino beharrezkoagoa bilakatu da. Langileriaren bizi baldintzak etengabe okertzen doaz eta populazioaren parte handi batek ez du sistema kapitalistaren barruan bizitza aurrera eramateko aukerarik: etorkinak, gazteak, emakume langileak, dependentzia maila altuko pertsonak edota langile proletarizatuenak. Gainera, zentro inperialistan kokatzen den Gasteiz bezalako hiri batean, kapitalaren berregituratzeak bere forma propioak hartzen ditu: etxebizitza merkatuan eta kontrol sozialean oinarritutako hirigintzan, tertziarizazioan, erdialdetik gertu dauden auzo langileen gentrifikazioan … Bestalde, okupazioaren erabilera masibo baterako aukerak ere irekitzen ditu krisiak: kapitalisten esku daude jabetzen gehiengo zabala baina milaka etxebizitza, lokal eta zenbait auzo ere hutsik dituzte, merkatutik kanpo eta desjabetuon eskuetara pasatzeko prest.
Aipatu dugun moduan, okupazioa tresna bat da guretzeko. Jende asko, behar materialek bultzatua batu daiteke bere erabilerara, baina honetaz baliatu beharko gara borroka komunitatea indartzeko, beharrizan batengatik batu gaituen horrek elkartasun politiko bat eraikitzera eraman gaitzan.
Honengatik guztiarengatik, hiru helburu nagusi hauek egozten dizkiogu gure praktikari:
Normalean ailegatzen ez garen esparru sozialetara okupazioa zabaltzea, bizi baldintzak modu erreal batean hobetzeko, ahalduntzeko eta elkarrekin kapitalaren aurka borrokatzeko aukera errealak sortuz.
Sistema kapitalistarengatik zapalduak garenok interes komunitate bat osatzen dugularen ideiatik abiatuz, gure bizitzako beharrizanak komunalki asetuko dituen elkartasun azpiegitura bat sortu nahi dugu, etxebizitzatik hasita.
Oinarrizko elkartasun hau borrokarako antzua izango da, epe ertainean, zapalduon arteko elkartasun politiko bat eraikitzen ez badugu. Izan ere, elkartasunaren bi esfera hauen batasuna da guk klase elkartasun bezala ulertzen duguna, hau da, kapitala suntsitzeko eta gure proiektu politikoa aurrera eramateko bidea.
Gaurdanik, martxan gara! Irrikaz, hamarkadetako esperientzien irakaspenez lagunduta, amorruz, aurrera goaz; iraultza sozialaren bidean, birjabetu gaitezen!
Gasteizen, 2018ko abenduaren 3an.
Mediante este texto, queremos dar a conocer la creación de Birjabetze Kolektiboa (Colectivo de Reapropiación Colectiva) y explicar nuestros objetivos a todas aquellas a las que son hoy compañeras de lucha.
Hablamos de reapropiación, porque tenemos como objetivo recuperar todo lo que nos han robado. El capital y sus secuaces intentan ejercer un control absoluto sobre nuestras vidas, haciendo que nuestros deseos y voluntades, nuestro tiempo y nuestros valores vayan siempre de la mano de las exigencias de la esclavitud asalariada y la insaciable producción de plusvalía. Nosotras, en cambio, queremos crear las condiciones que posibiliten la construcción de las formas sociales necesarias para destruir y superar esta dominación; okupando nuestro tiempo a través de la expropiación, tejiendo una comunidad de lucha y difundiendo la idea de que la revolución es necesaria y actual.
Decimos colectiva, porque estamos organizadas y frente a cualquier alternativa individualista, situamos la solidaridad en el centro de nuestra práctica. Por eso, defendemos la idea de propiedad colectiva, siendo colectivas tanto la gestión como la toma de decisiones sobre los espacios y medios que hemos recuperado. Además, queremos extender esta práctica más allá de nuestros círculos militantes, adquiriendo, de este modo, una mayor fuerza y capacidad colectiva. Sabemos que este propósito encierra el peligro de caer en el asistencialismo, frente al que proponemos la creación de espacios y de formas de organización que impulsen el empoderamiento a nivel individual y sobre todo colectivo. Nuestra función no es llenar ningún vacío institucional, ni tampoco la simple reivindicación de derechos; nuestra tarea, por lo tanto, será garantizar, mediante la autoorganización y la autogestión, todos aquellos elementos necesarios para sostener la vida.
Partiendo del aprendizaje y las vivencias de los últimos años, hemos decidido centrarnos en la práctica de la okupación; impulsando la socialización de esta práctica y avanzando en la capacidad de defensa de todo espacio colectivizado. Por eso, vamos a poner en marcha la Oficina de Okupación, compartiendo nuestros conocimientos técnicos y jurídicos para la reapropiación colectiva de la propiedad privada, partiendo de la solidaridad de clase. De hecho, la herramienta de la okupación es más necesaria que nunca en el contexto de la crisis capitalista; las condiciones materiales de las trabajadoras son cada vez peores y una gran parte de la población no tiene posibilidad alguna de llevar adelante su vida dentro del sistema capitalista: inmigrantes, jóvenes, mujeres trabajadoras, personas con un nivel alto de dependencia o las trabajadoras más proletarizadas. Además, en una ciudad situada en el centro imperialista como es Vitoria-Gasteiz, la reestructuración capitalista adopta formas particulares: con un urbanismo basado en el mercado de la vivienda y en el control social, terciarización, gentrificación de los barrios populares cercanos al centro… Por otro lado, la crisis también brinda la oportunidad de un uso masivo de la okupación La gran mayoría de las propiedades están en manos de los capitalistas, que poseen miles de viviendas y locales e incluso varios barrios enteros vacíos, sin mercado y preparados para pasar a manos de las desposeidas.
Como hemos dicho, la ocupación es una herramienta para nosotras. Hay mucha gente que la utilizará por una necesidad material, pero debemos aprovechar esto para reforzar la comunidad de lucha, para que aquello que nos ha unido por una necesidad material nos lleve a construir una solidaridad política.
Por todo esto, nuestros objetivos son los siguientes:
La socialización de la okupación a estratos sociales a los que normalmente no llegamos, viendo la okuapcion como una opción real de mejorar nuestras condiciones de vida, empoderarnos y luchar conjuntamente contra el capital.
Desde la convicción de ser parte de una comunidad de intereses compartidos con todas las oprimidas por el sistema capitalista, queremos crear una infraestructura de solidaridad material que cubra comunalmente las necesidades vitales, comenzando por la vivienda.
Esta solidaridad básica sería inútil si no creamos, a medio plazo, una solidaridad política entre todas las oprimidas. De hecho, entendemos como solidaridad de clase la unión de estas dos esferas de la solidaridad, la única forma de destruir el capital y llevar adelante nuestro proyecto político.
¡Desde hoy, nos ponemos en marcha! Ilusionadas, curtidas gracias a las prácticas de décadas atrás, ansiosas… Vamos hacia adelante. ¡En el camino hacia la revolución social, reapropiémonos!
En Gasteiz, el 3 de diciembre de 2018.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
3 thoughts on “Birjabetze kolektiboa sortu da “lapurtu diguten guztia berreskuratzeko””