Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana Gasteizen estreinatuko dute
Gaur Beñat Etxepare antzokian ikusgai izango da estreinakoz Gasteizen Ekida arte ekimen sozialistak ekoitzitako antzezlana. 19:00 hasiko da emanaldia, eta ez da sarrerarik beharko, hala ere edukiera mugatua izango da.
50 urte pasa dira Gabriel Aresti poeta bilbotarra hil zenetik, eta Ekida arte ekimen sozialistatik «poetaren obra eta bizitza oinarri hartura» haren figura oholtza gainean jarri dute.
Baina zein da figura hori? Ekidaren hitzetan, ez dago guztiz argi nor den denok ezagutzen dugun poeta hori «beti gizakiaren alde paratuko zela esan zuena, poesia mailu bat dela aldarrikatu zuena, hil arte euskaldun eta marxista izango zela zin egin zuena. Nor zen, baina, Gabriel Aresti? Ezagutzen al dugu benetan bere izaera eta bere pentsamendua? Etengabe posizionatu zen, baina zein posizio hartu zuen?» galderotan ditu oinarriak Bigarrenez Aresti Etorkizunaren aurrean antzezlanak.
Antzezlanak baina, ez dio iraganari galde egiten, Ekidak «Arestiren figura etorkizunaren aurrean jarrita» erakutsi nahi du. «Ez memoria bidezko omenaldia egiteko, ezpada Arestik oraindik gaurkorako eta biharkorako balio digulako.»
Bilboko kafe antzokian estreinatu zuten antzezlana pasa den apirilaren 13an, Atarrabian eta Kanbon izan dira ostean, eta laugarren aldiz antzeztuko dute gaur Gasteizen. 19:00tan hasiko da gaurko emanaldia eta 75 minutuko iraupena izango du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!