Belgikatik Mendialdeara lehengo aldiz Korrikan lekukoa eramateko
Iratxe, Izarne eta Itoitz Gentetik (Belgika) etorri dira, bizitzan lehenengo aldiz Korrika batean lekukoa hartzeko. Urte askoren ostean, lortu dute: 1177.kilometroan Mendialdean korrika egitea eta eskuz-esku dabilen lekukoa eramatea lortu dute. Hala Bediri bizitakoa azaldu diote.
1177 kilometroan gertatu da, Mendialdean eta maldan behera. Iratxek, gaur arte, ezin izan du Euskal Herrian Korrikaren lekukoa eraman eta Genten (Belgikan) bizi da egun. Baina argi zeukan Euskal Herrian Korrika lehen lerrotik bizi nahi zuela, lekukoa eramanez, eta 21.edizioan izan du aukera, azkenean: «Kristona izan da, esperientzia izugarria».
Iratxe ez da bakarrik etorri: Izarne eta Itoitz alabak harekin etorri dira Belgikatik eta astearte goizean izan dute lekukoa eskuetan. Gasteiztarra da Iratxe eta berdin zitzaion non egin Korrika. «Baldintza bakarra maldan behera egitea zen», azaldu dio Hala Bediri txantxetan lekukoa hartu ostean. Ordua, lekua, norekin… Berdin zen. Azkenean, Mendialdean suertatu zaie aukera, 21.Korrika ekuatoreraino iritsi baino ordu batzuk lehenago.
Baina hau guztia ez litzateke posible izango Arabako arduradunen laguntzarik gabe eta hori azpimarratu nahi izan dio etxe honi Iratxek berak: «Ez da erraza horrelako ekimen bat atzerritik antolatzea. Asier eta Maddalen AEK-ko arduradunei esker izango ez balitz, ezingo nitzateke ni gaur Mendialdean egon eta Bruselan bizi izan genuena ezinezkoa litzateke».
Zer gertatu zen ba Bruselan? Martxoaren 30ean, Iratxek, beste bi lagunekin batera, Korrika antolatzea lortu zuen. Sagardoa, patata-tortilak eta umore ona motxilan kargatuta, Korrika egin zuten Belgikako hiriburuan. 70-100 pertsona inguru bildu ziren eta, hau ere, Euskal Herrian dauden arduradunei esker posible izan zela azpimarratu du Iratxek. Irabazi guztiak, Korrikari, AEK-ri. Argi dauka elkarte honek egiten duen lana.
Hala ere, Iratxe, Izarne eta Itoitzen abentura ez da amaitu: igandean Gasteizen ospatuko den jaialdirako motorrak prestatzen hasi dira jada. Arabako hiriburuan egongo dira hirurak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!