«Euskadi auzolana» da EAJren leloa, «Euzkadi Elkarte Anonimoa» izan behar luke
Urriaren 1a eta 30a tartean, ustelkeriaren aurkako jardunaldi mamitsuak antolatu ditu ADI! Elkarteak Gasteizen. Ustelekeriari begirada sakon eta diziplina anitzekoa luzatu nahi dio ADIk urrian zehar, De Miguel auziko sententzia ezagutzear dela. Ahoan bilorik gabe hitz egin du ADI! elkarteko kide Javier Aguillo Fernández de Gorostizak, ARGIAri eskainitako elkarrizketan. Euskal Herriko ustelkeria maila Espainiako Estatuaren parean kokatzen du. Erdigunea EAJ jartzen badu ere, inplikatutakoak asko direla eta sare bat osatzen dutela dio. Ezkerreko alderdien jarrerarekin harrituta agertzen da, eta herri mugimenduek eta jendarteak oro har ustelkeriaren aurrean erakusten duten axolagabeziarekin oso kritikoa da.