«Talka irudikatzeko, ederra da mugimendu feministak Adolfo Domínguez-en denda bat okupatzea»
Abenduaren 6an egin zuten publiko Gasteizko hainbat emakumek* Talka espazio feministaren okupazioa. Ia urtebete joan da Talka jaio zela, Alde Zaharreko Alava-Velasco jauregia okupatu zutenean. Okupazioak ez zuen luze iraun, legez kanpoko kaleratzea tarteko. Kolektiboa ez zen desegin, ordea. Gasteizek eta Alde Zaharrak «gune feminista okupatu» bat dute berriro ere. Proiektuko kide Ane eta Estitxurekin mintzatu gara (izenak ez dira egiazkoak) haien asmo eta gogoetei buruz.