Langileen «odoluste etengabea» salatu dute Martxoaren 3aren atarian
Gasteizko sarraskiaren 44. urteurrenerako astebete falta denean, lan istripuek eragindako heriotzen uholdea salatu du gehiengo sindikalak, Zaramagako Martxoak 3 plazan.
Gehiago…
Gehiago…
Gasteizko sarraskiaren 44. urteurrenerako astebete falta denean, lan istripuek eragindako heriotzen uholdea salatu du gehiengo sindikalak, Zaramagako Martxoak 3 plazan.
Inauteri giroan murgildu eta Kapitalaren hiria infernu bilakatu zuten egun batez Gasteizko proiektu autogestionatuek. Hala Bedik eguneko irudiak jaso ditu hurrengo galerian.
Ayer a la tarde un nuevo trabajador fallecia a causa de la precariedad laboral en la planta de reciclaje de Murga, en la localidad de Ayala
10 urte bete zituen urtarrilean Topatuk eta martxoaren 1ean itxiko ditu ateak, bide berri batetik Gazte Proiektu Komunikatiboa berrasmatzeko. Otsailaren 27an dute bide horren lehenengo geralekua, Gasteizen, Hala Bedi ondoko lokalean egingo den mahai inguruan.
Elkarretaratzea egin dute Lehendakaritza aurrean Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Juan Guiadó kolpistaren Espainiar Estatuko ordezkariaren arteko bilkura arbuiatzeko.
Gasteizko Herri Unibertsitatearen edizio berria ospatu zen iragan otsialaren17tik 19ra. Aurreikuspenak gaindituta «problematika desberdinen inguruan hausnartzeko espazio bat» ireki izana positiboki baloratu dute antolakuntzan murgilduta egon diren ikasleek.
Gasteizko Estructuras Frutos enpresa lanean ari den obra batean gertatu zen ezbeharra asteazkenean. Behargina atzo hil zen istripuak eragindako lesioen ondorioz.
Azken asteetan egindako mobilizaziei jarraipena emanez Gasteizko erdigunera ekarri zituzten beraien aldarriak Laminaciones Arreguiko langileek. Goizean Eusko Jaurlaritzaren aurrean burutu zuten elkarretaratzea.
2019ko otsailaren 21ean dealojatu zuen Gasteizko Udaltzaingoak, inongo agindu judizialik gabe, Alaba Belasko jauregian ezarrita zegoen TALKA espazio feminista. Hiru hilabetez luzatutako egitasmoari ateak itxi zizkioten horrela. Proiektuak, ordea, aurrera jarraitu du: Hedegile kalean espazio berri bat okupatu zuten iragan abenduan eta sisteman ataka berriak sortzen jarraitzen du TALKAk.
Duela urtebete hasi zen lan gatazkaren baitan hamabosgarren aldiz elkartu ziren Arabako foru Aldundiaren aurrean erresidentzia pribatuetako langileak. Bestek beste, soldata baxuei, lan kargari, eta langile kopuru murritzari aurre egingo dion lan-hitzarmen bat aldarrikatu zuten.
Santiago ospitaleak egiten dituen erosketetan 200.000 euroko zuloa atzeman du LABek. Arazoa zabalagoa izan daitekeela diote.
Hiru aste falta dira Arabako milaka emakumek beste urte batez kaleak hartzeko. Herri eta auzoetan hasiak dira egunaren antolaketa lanekin. Arabako mobilizazio nagusia Gasteizen egingo da, 17:30etan San Anton plazatik abiatuta.
Iragan astean burutu zituzten lanuzteei segida emanez, «enpleguaren defentsan» mobilizazioak burutuko dituzte Laminaciones Arregui enpresako langileek otsailaren 20an.
Zaldibarreko gertakarien inguruko azalpenak ematera bertaratu da gaur goizean Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarrera. Dozenaka lagunek protesta egin dute atarian «Zaldibar argitu» lelopean.