Berbetan : Familia estrukturatuak: Berbetan! – 12

Gaurkoan familiari buruz aritu gara berbetan. Familia mota ezberdinak, familia zer den, zergatik eta nolatan sortzen diren tradiziotik at dauden familia hauek eta beste askotaz aritu gara. Berbetan izango gara!

Berbetan : Harreman erromantikoak eta adina: Berbetan!- 11

Gaurkoan adin eta fase ezberdinetan dauden pertsonek osatzen dituzten bikoteei buruz aritu gara berbetan. Zuzenak diren edo ez, zergatik gertatzen diren, eta zuen iritziak entzun ditugu. Berbetan izango gara!

Berbetan : Gabonetako saio berezia: Berbetan! – 10

Gaurkoan egun berezia dugu, abenduak 25, Eguberri eguna. Gabonak ospatzeko, beraz, saio berezi bat dakarkizuegu, errezeta, historia, kultura, gomendio, ilusio eta kritikaz beteta. Goiz eder hau zuen konpainia onean pasatu nahi izan dugu. Berbetan izango gara, gabon zoriontsuak eta urte berri on!

Berbetan : Hezkuntzaren herdoiltasuna: Berbetan! – 09

Gaurkoan hezkuntzari buruz berbetan aritu gara: ikasleon parte hartzeari,lege eta erreformei eta konponbideei buruz. Ba al dugu benetako erantzukizunik gure bizitzako zati hain garrantzitsu honetan? Berbetan izango gara!

Berbetan : Gure auzoak: Berbetan! – 08

Gaurkoan gure auzoei buruz aritu gara berbetan: bakoitzaren auzoak, hauen arteko desberdintasunak, klasismoa eta auzo sentimendua jorratu ditugu. Berbetan izango gara!

Berbetan : Z belaunaldiaren umorea: Berbetan! – 07

Gaurkoan Z belaunaldiak haien arazoei aurre egiteko duten tresna nabarienari buruz arituko gara: umoreari buruz. Umore beltza, osasun mentala eta memeak izango ditugu hizpide. Berbetan egongo gara!

Berbetan : Sortzaile anonimoak: Berbetan! – 06

Gaurkoan Carmen Molaren nobela berria ildo harturik berbetan aritu gara. Feminismo, pribilegio eta beste gai asko jorratu ditugu, bakoitzak bere aldetik harturik. Berbetan izango gara!

Berbetan : Goi eta behe kultura: Berbetan! ft. Erika – 05

Gaurko programan goi eta behe mailako kulturak banatzen dituen lerro finari buruz hizketan aritu gara. Zer da kultura? Zein da arte onena? Zer da hobea, opera edo trapa, graffitiak edo antzerkia? Berbetan izango gara!

Berbetan : Spooky season: Berbetan! – 04

Gaurkoan Halloweeni buruz hitz egingo dugu, baina ez betiko moduan. Baizik eta amerikanizazioari, esperientzia paranormalei eta garai hau bizi izaten dugun moduari zehatzago. Gaur gai asko jorratu eta kritikatuko ditugu. Estudioan sentsazio arraroak somatu ditugu! Berbetan izango gara!

Berbetan : Telebistari buruz: Berbetan! – 03

Gaurkoan telebistari, euskal fikzioari, estereotipoei eta komunikabideei buruz hitz egin dugu. Go!azen programari kritika egin diogu eta nerabeontzako telesailak eskatu ditugu. Berbetan izango gara!

Berbetan : Astrologiari buruz: Berbetan! – 02

Berbetan programaren bigarren saioa eskuragarri duzue hemen. Astrologiari buruzko polemikak, tarot-a eta karta astralen gaiak jorratu ditugu, betiere gure entzuleen partizipazioaren laguntzaz. Berbetan izango gara!

Berbetan : Gazteon arazoei buruz: Berbetan! – 01

Ongi etorri Berbetan Programako lehenengo saiora! Hasteko, gure eta beste askoren egoera salatzeko programa egin nahi izan dugu. Berbetan izango gara!