Aske geratu da Txema Matanzas
10 urte eta 9 hilabeteko kondena bete du Matanzasek espetxean, 18/98 auzia dela medio. Puerto III espetxean bete du bere kondenaren azken urteak, Euskal Herritik 1.050 kilometrotara eta espetxetik irtetzerakoan lagunak eta senideak zituen zain.
Abenduaren 28ko goizean aske geratu da Txema Matanzas, Puerto III espetxea atzean utzita: etxetik 1.050 kilometrotara zegoen. Espetxetik ateratzerakoan lagunak eta senideak zituen zain Matanzasek, eta gaueko 22.00ak aldera, Gamarrako frontoian jaso zuen lehenengo harrera. Txiki geratu zen frontoia bildutako dozenaka lagunentzat. Bertan, Txema Matanzasek bere lehenengo hitzak eskeini zizkien euskal preso politikoei eta argi utzi zuen etorkizunera begira duen ikuspegia: «Indarrak batu, lehentasunak markatu eta lanera», jasotako babesa eskertuz.
10 urte eta 9 hilabete egin ditu preso Matanzasek, 18/98 auziaren baitan zigortu ostean. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta egin zuten operazioa, 1998ko uztailaren 15ean, Egin egunkaria itxiz eta hainbat lagun atxilotuta. Zazpi urte beranduago hasi zen epaiketa, baina behin betiko sententzia 2009an eman zuen epaileak: 38 lagun zigortu zituen -Txema Matanzas tartean- eta bederatzi absolbitu. KAS, Ekin eta Xaki legez kanpo utzi zituen.
Gabonak, elkartasun ekimenez beteta Araban
Kalera Kalera!-k antolatuta, Zaballako kartzelara martxa egin zuten abenduaren 23ko goizean.
Urtarrilaren 13an, Bilbon, Sare herritarrak deitutako manifestazio nazionala. Aurtengo kanpaina ‘Prest gaude’ da eta Gasteizen, jada, busak antolatzen daude. Izan ere, egun osoko egitaraua egongo da urtarrilaren 13an Bilbon.
Horren aurretik, Gasteizen, ekimen ezberdinak antolatu ditu Sarek: abenduaren 16an Umeen Eguna egin zuten eta abenduaren 30ean ‘Preparadas listas ya! Prest gaude!’ izeneko ekimena egingo dute 13:00etan Gasteizko Plaza Berrian.
Abenduaren 31n, ohikoa den legez, San Silvestre lasterketan parte hartzeko deia egin dute. Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea eskatuko dute hamaika korrikalarik. 18:00etan jarri dute hitzordua Farmazia fakultatean, Gasteizko Kanpusean bertan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!