Arabako Biltzar Nagusietako zerbitzu juridikoek EAJk, PSEk eta PPk proposatutako neurria gogor kritikatu dute
Proposamenak EAJ eta PPri on egingo lieke, irabazi ekonomiko handiak ekarriz bi alderdiei.
Arabako Biltzar Nagusien zerbitzu juridikoek EAJk, PSEk eta PPk adostutako proposamenaren inguruko txosten bat argitaratu dute, batzarretan proposatzen zen aholkularien gehiagotzea gogor krikikatuz. Txostenaren arabera, ekimenaren edukia zein modua ez dira egokiak, eta 2019. urtean 200.000 euroko gastua izango litzateke. Hurrengo urteetarako berriz, 500.000 eurora igoko litzateke.
Txostenak azaltzen duenez, aurreko legealdiko aholkularien banaketa mantenduz gero, alderdiek 27 aholkulari izango lituzkete; neurri berria aplikatuko baliz, 35,5 era igoko litzateke kopurua. Onura gehien jasoko luketen alderdiak EAJ eta PP izango lirateke. Hauteskundeetan izan dituzten emaitza txarrak ikusita ere, langile bat gutxiago izango lukete popularrek; proposamena aplikatu gabe, ordea, erdia.
Aldaketa onartuz gero, EAJk 193.000 euro irabaziko lituzke, eta PPk 163.000. PSEk 27.000 euro gehiago, eta EH Bilduk 82.000. Elkarrekin Podemosek berriz, ez luke aldaketarik izango.
Txostenaren ondorioz, proposamena bultzatu duten hiru alderdiek irailera atzeratu beharko dituzte aldaketa hauek, hasiera batean asmoa ahalik eta arinen egitea bazen ere, abuztuaren 1ean ezarri ahal izateko.
Hiru alderdien proposamena
EAJ, PSE eta PPk Arabako Biltzar Nagusietan aholkulari gehiago kontratatzea erabaki zuten. Aurreko legealdiarekin alderatuz gero, jeltzaleek eta sozialistek zortzi soldata gehiago izango dituzte, eta PPk langile bat gutxiago baino ez du izango, berez lau langile gutxiago izan beharko zituenean.
2015etik 2019ra, mahaiko kide bakoitzak aholkulari bat zeukan 79.891,98 euroko lansariarekin. Laguntza tekniko bezala, taldeek 3-8 eserleku artean bazeuzkaten laguntzaile bat zeukaten, eta 9 eserleku baino gehiago izanez gero, hiru laguntzaile. Gainera, kide 1 edo 2 zeukaten taldeentzako, laguntzaile bat jartzen zen, bi laguntzaile 3 eta 8 jarleku artekoentzako eta lau laguntzaile zortzi baino gehiagokoentzako.
Orain, hiru taldeek egindako aldaketaren arabera, mahaiko kide bakoitzak aholkulari bat izango du 79.891,98 euroko lansariarekin, baina laguntza teknikoari dagokionez, kopuruak aldatuko dira. 1 edo 2 jarleku dituztenek laguntzaile bat izaten jarraituko duten arren, 3 eta 10 artean dituztenek zenbat laguntzaile izango dituzten ezartzeko, beraien hautetsien kopurua 0,75egatik biderkatu beharko da, eta 10 eserlekutik aurrera, langile bat egongo da bi eserlekuko.
Horrela, EAJ 7 lansari izatetik 10 eta erdi izatera igaroko da, eta PSE 4tik zortzi eta erdira. PPk berriz soldata bat gutxiago izango du, neurrien berriztapenik gabe hiru aholkulari izango bazituen ere. EH Bilduk 7 aholkulari beharrean 8 eta erdi izango lituzke, eta Elkarrekin Podemosek hiru.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!