O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Festak eta feminismoa
Aste honetako irratsaioan Zaharraz Harro jaiei begira jarrita; Festaz, genero-harremanez eta feminismoaz aritu gara, baita plazeraren politizazioaz ere.
Aste honetako saioan Miren Gillo antropologarekin hitz egin dugu, 2017an “Festak, genero-harremanak eta feminismoa” elkarlanean, esku ugariren artean idatzitako liburuaren koordinatzailea da. Bere hitzetan, festetan gure iruditegi sinbolikoa kondentsaturik agertzen zaigu. Une garrantzitsuak dira, komunitatea saretu eta gizarte-egiturak indartu edota eraldatu egiten diren uneak, hain zuzen. Baina hainbat subjekturentzat festak, beldurra eta erasoekin lotuta egon daitezke eta iruditeri aldatzeko beharra azpimarratu du antropologoak. Horren harira, feminismotik botere-harremanak iraultzeko estrategiak garatzen dira festa testuinguruan. Areago plazerraz hausnartu eta politizatzeko beharraz hitz egin digu.
Ondoren, teoriatik praktikara jauzi egin eta, Gasteizko Alde Zaharreko ZAHARRAZ HARRO, jai autogestionatuetako antolakuntzako kide den Maialen Martinez de Marigortarekin hitz egin dugu. Festa beste era batera ulertu eta antolatzeko beharra aldarrikatu du, hala egiten baitute Gasteizko alde zaharrean. Jaiak deszentralizatzeko, alde zaharreko komunitatearen harreman sarea ehuntzeko eta gorputz anitzek plaza hartzeko kolektiboki egiten duten lanaz aritu zaigu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!