Sumisión City Blues taldeak agur esango die eszenatokiei
2009an sortutako talde gasteiztarrak erabaki «triste» bat dela onartu du. Datozen asteetan «orain arteko kontzertu onenak» eskaintzeko prest azaldu da taldea.
Sumisión City Blues taldea Gasteizen sortu zen 2009an, punk, jazz eta rock’n’roll «zikinenean» zaildutako jendea bilduta. Taldeak hasieratik izan zuen argi sustraietara hurbiltzeko nahia, alegia, bues, folk edota country musikara itzulera, baina inongo revivalik egin gabe.
Iñaki Urbizu “Pela”-ren ahotsarekin, Iñigo Azazeta “Anti”-ren eta Joseba Baleztenaren gitarrekin, Kike Lafuente “Penike”-ren baxuarekin eta David Marinen bateriarekin osatutako taldeak, ordea, agur esango die eszenatokiei ia 10 urteren ostean.
Batek esan zuen moduan, “Mink Deville eta Cicatriz-en arteko ezinezko gurutzaketa” da Sumisión City Blues baina orain bakoitzak bere bidetik ekingo dio bere ibilbide musikalari. Erabaki «triste» bat dela nabarmendu dute, baina argi utzi nahi izan dute hasierako erlazio ona mantentzen duela oraindik ere taldeak.
Horregatik, «orain arteko kontzertu onenak» eskaintzeko prest azaldu dira eta amaiera bira bat egingo dute abenduaren 27tik otsailaren 9ra bitartean. Azken kontzertu hauetan, orain dela gutxi landutako eta aurkeztutako Nochebuena en la Ciudad singlea aurkezteko baliatuko dute aukera, guztira 10 kontzertu eskainiz.
Amaiera bira
- Ab. 27 | Donosti, Doka + Señor No
- Ab. 28 | Berango, Rock&Rolla + Señor No + The Ribbons
- Ab. 29 | Oñati, Antixena
- Urt. 4 | Gasteiz, Helldorado + Señor No + Vietcong 68
- Urt. 5 | Madrid, Wurlitzer + Señor No
- Urt. 6 | Burgos, Sohho + Señor No
- Urt. 11 | Mondra, Gaztetxe + Señor No
- Urt. 18 | Barakaldo, Mendigo + Tiparrakers
- Urt. 2 | Iruñea, Totem + Señor No + NCC
- Urt. 9 | Gernika, Iparragirre + NCC
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!