Agur 78, Martxoaren 3an erregimenari hankak mozteko prest
Astelehenetik aurrera ekimen ezberdinak egingo dituzte dinamikako gazteek Martxoaren 3ko testuinguruan. Orain dela 42 urte borrokatzeko zeuden bezainbeste arrazoi daudela uste dute.
«Urriaren 12an egin genuen moduan, lekukoa hartu eta gazteok borrokan arituko gara. Pedro María, Francisco, Romualdo, Jose eta Bienvenido bihotzean, 1976tik aurrera eramandako langileen borroka bururaino eramango dugu, erregimen ustel honekin apurtuko dugu», horrela adierazi dute Agur 78 dinamikako gazteek Martxoaren 3ko testuinguruan antolatuko dituzten ekimenen aurkezpenean.
Datorren larunbatean 42 urte beteko dira Espainiako poliziak Gasteizko sarraskia burutu zuenetik eta zentzu honetan, egun hau gorriz markatutako data gisa daukate gazteek agendetan. Azaldu dutenez, «borrokan jarraitzeko arrazoiak inoiz baino indar gehiagorekin mantentzen dira».
Kontestu honetan, gazteek garaiko borroka-bide luze horretan berresteko hautua egin dutela adierazi dute, kapitalismoari alternatibak eraikitzeko apustua eginez.
Gogoratu dutenez, Euskal Herriak ez zituen Frankismo garaiko erreformaren eta trantsizioaren gezurrak irentsi eta inposizioen aurka gogor borrokatu ziren orduko langileak. Gasteizen hainbeste errotu den autogestionaren eredua beste eredu batzuekin elkar elikatu zuten herri sektore ezberdinek.
«Hanka luze eta sendoak ditu 78ko erregimenak. Forma anitz eta ezberdinak hartzen dituzte gu zapaltzeko beharrezkoak dituen hankek, betiere gutxiengo baten interes ekonomikoak etengabe handitzeko». Honen aurrean, eta aurtengo Martxoaren 3ko aldarrikapen nagusitik tiraka, !emakume eta genero sistema binariotik kanpo kokatzen diren identitate ororen zapalketen aurrean feminismoa eraikitzeko hautua» egin dute gazteek, «aurrez aipatutakoen sustengu ezinbestekoa den espainiar lurraldearen batasuna leherraraziz eta langileon erailketen errudunak kolpatuz».
«Behin 78ko hankak moztuta, gorputz ustela lurperatzeko prest egongo gara», ondorioztatu dute.
Aste osoko egitaraua
Otsailaren 26an, astelehenean, hasiko dira larunbatera arte luzatuko den egitarauarekin. Aste guztian zehar, hitzaldiak, mahainguruak eta ekimen ebzerdinak. Tartean, martxoaren 2an gauez egingo duten Memorialaren ibilbidea eta Martxoaren 3an bertan, omenaldiaren aurretik egingo duten blokea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!