Arabar Errioxako mahastiak, AHTk mehatxatuta
[et_pb_section admin_label=»section»]
[et_pb_row admin_label=»row»]
[et_pb_column type=»4_4″]
[et_pb_text admin_label=»Text»]
Lau proiektu ezberdin ditu Espainiako Gobernuak Miranda de Ebro eta Logroño lotzeko; haietako bi Arabar Errioxatik pasako lirateke. Proiektu merkeenak eta laburrenak Bastida herria zeharkatuko luke, ardogintzaren sektorea mehatxatuz.
Miranda de Ebro eta Logroño lotuko ditu Abiadura Handiko Trenak. Hau, printzipioz, ez litzateke albiste izan beharko. Baina ibilbide horrek Arabar Errioxako lurrak zeharkatuko ditu, eta bide batez, ardogintza mehatxatuz. Espainiako Gobernuak lau ibilbide ezberdin aurkeztu ditu, eta horietako bik Arabako eskualdea zeharkatzen dute.
Herritarrak haserretu ditu albisteak, baina ardogintzaren sektorea haserre egoteaz gain, oso arduratuta daude. Are gehiago, Arabar Errioxako herri esanguratsuena mehatxupean dago: Bastida.
Upategi eta mahastizain txikien elkarteak salatu duenez, «eskualdeko ardogintza bizirik dagoen kultur ondare historikoa da, babestu beharrekoa. Ingurumenarentzat, gizartearentzat, ekonomiarentzat eta kulturarentzat ekarriko lituzkeen galerak hain handiak lirateke, ezen eskualdea eta sektorea desagertu egingo bailirateke orain ezagutzen ditugun moduan». Zentzu honetan, erakunde ezberdinei batera erantzuteko deia egin diete.
Mehatxupean dauden beste bi herri Zanbrana eta Buradon Gatzaga izango lirateke: lau proposamenetako batek Mañueta, Villabuena, Eltziego eta Lapuebla de Labarcaren lurrak igaroko lituzke, Logroñora heldu aurretik. Samaniego, Leza, Navaridas, Paganos eta Guardia, adliz, ibilbidetik apur bat aldenduta geratuko liratezke, baina AHTren eragina pairatuz.
Azken orduetan albisteak oihartzun handia izan duen arren, sorpresaz hartu ditu herritarrak orokorrean.
Orain, lau proiektuetatik zein aukeratzen duten ikusteke dago, ibilbide merkeena eta laburrena delako eskualdeari gehien eragiten diona: 57 kilometro izango lituzke, 4,8km lur azpian, eta beste 7,2km zubibideetan; eta 710 milioi euroko aurrekontua luke. Lau proiektuetatik, bik Arabar Errioxa mehatxatzen dute. beste biek, ordez, ez. Hori bai, mehatxua ez diren beste bi horiek ibilbide luzeagoa beharko lukete Logroño eta Miranda de Ebro lotzeko.
[/et_pb_text]
[/et_pb_column]
[/et_pb_row]
[/et_pb_section]
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!