Errekaleorreko okupen izen eta abizenak jarriko ditu Urtaranek izen frankistak dituzten kaleak ordezkatzeko
Polemika Gasteizen. Oraingoan, memoria historikoa, Urtaran eta Errekaleor nahastu ditu azken neurriak. Hasiera batean, modu ofizialean kaleen izenak aldatu ordez hauek kontestualizatuko zituela adierazi zuen Gasteizko alkateak. Baina Araba Tomorrowk jakin duenez, atzera egingo du Gasteizko Udalak, Errekaleorreko okupei keinu bat egitearekin batera.
José Lejarreta, Bueno Monreal, Vicente Abreu, Obispo Ballester, Luis Maria Uriarte… kaleak desagertuko dira. Orain, errekaleortarren izen eta abizenak izango dira protagonistak.
Urtaranek aldaketa hauen nondik norakoak azaldu dizkio Araba Tomorrowri: «Frankista horiek, ez dute kabidarik gaur egungo legalitatean, okupek bezala. Errekaleorrek eta frankistek uste baino gehiago dute amankomunean».
Momentuz, ez dakite zeintzuk izango diren jarriko dituzten izenak. Errekaleorrek, beste behin ere, gai hauek eta beste asko negoziatzeko prestutasuna azaldu dio Urtarani. «Etxea nahi duzue? Kale osoa izango duzue!», erantzun die Urtaranek okupei.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!