2018an erabakitzeko eskubidea gauzatzeko, indarrak jarriko ditu Gure Esku Dagok ikasturte honetan Gasteizen
«Gasteizen erabaki nahi dugu» bideoa aurkeztu dute, 300 bolondresak lortze aldera. Ikasturte honetan zehar, bederatzi hilabeteko konpromisoa hartzeko prest dauden herritarrak behar ditu Gure Esku Dago Gasteizek.
Erabakitzeko eskubidearen alde 4.500 sinadura bildu ostean, Gasteizko Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidea praktikara eramateko garaia dela uste du. Horretarako, data zehatzik finkatu gabe, 2018. urtean Gasteizen herri galdeketa bat egiteko asmoa azaldu dute behin baino gehiagotan.
Hau posible egiteko, hasi berri dugun ikasturte honetarako 300 bolondres behar ditu Gure Esku Dago Gasteizek “gure hirian pauso demokratikoena emateko”. Argitu dutenez, bederatzi hiabeteko konpromezua bilatzen dute eta kontaktuan jartzeko modu ezberdinak jarri dituzte horretarako:
- Telefono zenbakia: 672283038
- Emaila: gasteiz@gureeskudago.eus
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!