Maccabi Gasteizen? Ez, eskerrik asko!
Jakingo duzuenez, datorren otsailaren 7an Maccabi Tel Aviv saskibaloi taldea Gasteizera etorriko da Baskoniaren aurka jokatzeko euroligan. Eta egun hauetan urtero galdera hau egiten diot neure buruari: Zergatik jokatzen du Tel Aviveko Maccabik euroligan? Ez da akaso euroliga Europako txapelketa bat? Interneten kontsulta azkar batez zalantza ia guztiak desagertu zaizkit. Palestinan Israelgo estatua sortzea erabaki zenean, 1948an, bi estatuen premisaren pean, gatazka baten hazia landatu zen. Gatazka horren egungo adierazpena Israelgo estatu terrorista herri palestinarrarekin burutzen ari den genozidioa da, mendebaldeko gobernuekin -bereziki AEBrekin eta Europar Batasunarekin- konplizitateaz. Gainera, egokitu beharra zegoen “herrialde berria” kirol-esparruan, antza denez, han ere arazoak zituen, bertako bizilagun musulmanek uko egiten baitzioten haiekin egiten ziren lehiaketetan parte hartzeari. Eta hor agertzen da Raimundo Saporta izena, jatorri judu sefardikoa, eta Santiago Bernabeuren eskuineko eskua, Europako kirol-komunitatearen barruan Israel aitortzeko funtzesko pieza izan zena, geografikoki Asian egon arren. Izan ere, Israelgo gobernu sionistak kanpaina turistiko bat bultzatu du, eta kirolean (edo musikan, Eurovisionekin urtez urte egiten duen bezala) Europako merkatuan sartzeko modu bat aurkitu du. Bide batez, interneten ere irakurri dut Maccabi Euroligako hirugarren klub sarituena dela, Real Madrilen eta Moskuko CSKAren atzetik. Eta hemen bururatu zait bigarren galdera: Non dago Moskuko CSKA? Ez dago! Lehiaketatik kanporatu zutelako, gainerako klub errusiarrekin batera, Ukraina inbaditzeagatik zigor gisa! Horrek esan nahi du nahi dutenean egin dezaketela, baina neurtzeko makilak hedadura aldakorrekoak dira politikan.
Testuiguru honetan, “Palestinarekin Elkartasuna” plataformak dei egiten die/digu herritarrei eta gizarte-mugimenduei (Zapateneok ere bat egin dugu proposamenarekin) partidaren egunean mobilizazio bat egiteko, topaketa bertan behera uzteko eskatuz, argudiatuz “Israelek kultura- eta kirol-ekitaldiak erabiltzen dituela bere nazioarteko irudia hobetzeko eta Palestinako herriaren aurkako krimenak egiten dituen estatu baten existentzia normalizatzeko”. Plataformatik adierazi dutenez kultura-ekitaldiak, batez ere musikalak, eta kirol-ekitaldiak sustatzeak “Israelen aurpegi atsegina” proiektatu nahi du, eta “erakunde kolonial eta genozida” gisa duen errealitatea ezkutatu. Plataformaren arabera, Maccabi Tel Aviv Israelgo estatuaren funtsezko adierazlea da kirol arloan. Eta gaineratu dute bere zuzendaritzak eta jokalariek Israelgo armadari laguntzeko kanpainetan parte hartu dutela, baita gaur egun Palestinako herriaren aurkako genozidioa areagotzen ari den testuinguruan ere. Palestinarekin Elkartasuna elkartearen ustez, Israelekin kirol harremanak normalizatzeak bere politikak legitimatzen ditu eta duen proiektu sionista mundu osoan indartzen du. “Harremanen haustura erabatekoa izan behar da”, nabarmendu dute, eta Israel deseroso sentiarazten duten neurriak hartzeko erakundeen borondate falta kritikatu dute, Mendebaldeko Asiako kontrol geopolitikoan “lehentasunezko bazkidetzat” jotzen baitute.
Otsailaren 7an aho bateko oihua Gasteiz osoan: Maccabi, alde hemendik!; Israelgo estatu terroristarekiko harremanen erabateko haustura; Palestina aske baten alde, ibaitik itsasoraino!
Mikel Lacalle
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!