[ARGAZKI GALERIA] Elkartasun internazionalista eta deskolonializazio prozesua aldarriakatu dituzte Gasteizen, Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Egunean
Azaroaren 29an ospatzen da Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna. 1947ko azaroaren 29an, NBEk Palestina Banatzeko Plana onartu zuen, eta mugarria izan zen sionismoa finkatzeko kolonizazio prozesuak aurrera egiteko. Palestinarekin elkartasun ekimenak data esanguratsu hau baliatu eta kalera ateratzeko deia egin du beste behin ere.
Palestina Banatzeko Plan horrek Palestinako britainiar agintaldia bi estatutan banatzea proposatzen zuen, bata judua eta bestea arabiarra. Hala ere, ebazpen horrek Palestinaren erdia baino gehiago proiektu kolonial sionistari eman nahi zion, nahiz eta juduak biztanleriaren herena izan eta lurren % 7 baino ez izan. «Bidegabea eta kriminala» izan zen erabakia, Palestinaren aldeko ekimenak salatu duenez. Izan ere, «adostasun politiko sionista» sendotu zuen lurrak okupatzen jarraitzeko eta palestinarren garbiketa etnikoa gauzatzeko.
Palestinarentzako urterik odoltsuenetako bat da aurtengoa. Elkarretaratzean azaldu dutenez, Gazako Zerrendaren aurkako azken erasoetan erakunde sionistak 19.000 pertsona baino gehiago hil ditu. Datu lazgarri gehiago ere eman dituzte: urriaren 7tik 200 palestinar baino gehiago hil dituzte Zisjordanian; inbasio militarrak izan dira Jeninen, Nablusen, Jerusalemen eta beste herri palestinar batzuetan; eta kolono sionisten indarkeria areagotu egin da palestinarren aurka.
Irtenbide bakarra deskolonizazioa
Palestinarekin elkartasun mugimenduak aldarrikatu du irtenbide legitimo bakarra Israelgo estatu sionistaren desagerpenaren bidetik eman behar dela, deskolonizazio prozesu bati lotuta. «Ibaitik itsasora arteko Palestina aske baten eraikuntza, errefuxiatutako eta erbesteratutako palestinarren itzulera, eta palestinar preso politiko guztien askatasuna ahalbidetuko duena» izan behar du soluzioak, azpimarratu dute. Gogorarazi dute, bestalde, palestinar erresistentziak eskubidea duela erregimen kolonial eta apartheida «bere forma eta adierazpen guztietan borrokatzeko».
Berriro salatu dute mendebaldeko eta Euskal Herriko erakunde eta enpresen konplizitatea sionismoarekin: «Eusko Jaurlaritzarena, Israelekin segurtasun- eta arma-harremanak hautsi ez dituelako, edo Gipuzkoako Foru Aldundiarena, zeinak iragarri baitu urrezko domina emango diola Palestinako lurren kolonizazioarekin aberasten den CAF euskal enpresako presidenteari».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!