Martxoaren 8an Arabako kale eta plazak hartzeko hamaika deialdi
Asteazken honetan, martxoaren 8an, mobilizazioak eta bestelako ekitaldiak antolatu ditu mugimendu feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Arabako herrietan, hiriburuan eta auzoetan. through Alea.eus
Denon bizitzak erdigunean: zaintza iraultzea, dena aldatzeko lelopean, «egungo zainketa erregimen kapitalista eta patriarkala eraldatzea» izango da Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aldarri nagusia Martxoaren 8ari begira.
Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean bertan zein aurreko eta ondorengo egunetan zehar, mugimendu feministak, tokiko erakundeek eta bestelako eragileek antolatutako mobilizazioak, ekimenak eta ekitaldiak bildu ditugu ALEAn:
GASTEIZ
- Gasteizko Mugimendu Feminista: manifestazio nagusia, 19:00etan San Anton plazatik.
- Gasteizko Udala: Emakumeak gora! kanpaina instituzionalarekin batera, Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta berdez argiztatuko ditu udaletxea, Floridako kioskoa, Arkupeko ibilbidea, eta Santa Barbara plaza eta Antso Jakituneko pergolak.
- LAB sindikatua: 11:00etan mobilizazioa Diputazioaren aurrean: Pribatizazioa, zaintzako langileon miseria! — Langile publikoak gara lelopean.
- Neska* Gazteen Blokea: 18:15ean Gasteizko Gaztetxetik.
- Judimendi: 17:30ean, kafe kedada Sumendi Espazioan; 18:00etan, Sareak josten, zaintzak erdigunean ekimena; 18:15ean, Neska* Gazteon Blokera, Sumenditik Gaztetxera.
- Jardun Koordinadora: Nola zapaltzen gaituzte emakume langileok? hitzaldia, martxoaren 7an 18:30ean Gasteizko Gaztetxean.
AIARALDEA
- Aiaraldeko Mugimendu Feministaren deialdi bateratua: 12:00etan kotxe karabana, Urduñako autokarabanen parkinetik Ibarraraino, Amurrio, Luiaondo, Laudio eta Orozkotik igarota.
- Amurrio: 10:00etan, herri apainketa Herriko Plazatik; 11:30ean, Telefonican, kotxe kedada Urduñara joateko; 12:00etan, ikasle paroa; 12:15ean, ikasleen elkarretaratzea Herriko plazan; 18:30ean, Elementas bakarrizketa Herriko Plazan; 19:00etan, manifestazioa Herriko Plazatik. Horrez gain, LAIA Eskolaren jarduerak hilabete osoan.
- Laudio: 11:00etan, Lateorroko parkinean, kotxe kedada Urduñara joateko; 12:00etan, adierazpen instituzionalaren irakurketa; 12:45ean, paroa ikastetxeetan; 13:00etan, ikasleen elkarretaratzea Zumalakarregin, udaletxe parean; 17:30ean, Herriko Plazan, txokolatada, zapien salmente, Etawasol-en emanaldia eta performance bat; 18:30ean, Emakumeen Nazioarteko Eguneko elkarretaratze instituzionala, Herriko Plazan; 18:45ean, dantza herrikoia Herriko Plazan; eta 19:30ean, mugimendu feministaren manifestazioa. Horrez gain, LAIA Eskolaren jarduerak hilabete osoan.
- Artziniega: 13:30ean, elkarretaratzea frontoian; 14:30ean, bazkaria eta dantza (Hiriska); 18:00etan, sarea sortzea eta munduko musika (ATF); 19:00etan, topaketa frontoian. Horrez gain, LAIA Eskolaren jarduerak hilabete osoan.
- Okondo: zapi moreak eskolan eta liburutegian; 19:00etan elkarretaratzea termometroan. Horrez gain, LAIA Eskolaren jarduerak hilabete osoan.
- Aiara: 18:00etan elkarretaratzea Ferialean. Horrez gain, LAIA Eskolaren jarduerak hilabete osoan.
AÑANA
- Gaubea: martxoaren 10ean, emakumeen afari musikatua Angostoko Kanpinean, 21:00etatik aurrera; martxoaren 18an, 18:30ean Espejoko gizarte zentroan, Hasta los tacones antzerkia.
- Kuartango: martxoaren 14an, Añana FEMprende sarearen XXI. saioa, 17:00etatik 19:30era Kuartango Lab-en. Mentxu Ramilo Araujok koordinatuta, emakume ekintzaileentzat edo interesa dutenentzat.
ARABAKO ERRIOXA
- Guardia, Arabako Errioxako Mugimendu Feministak deituta: 18:00etan, elkarretaratzea Paganoseko Ataritik; 19:00etan, eskualde mailako manifestazioa, Guardiako kaleetatik Plaza Nagusiraino; mobilizazioaren amaieran, manifestua irakurriko dute. Eskualdeko herrietatik karabanak aterako dira.
- Bastida: 12:00etan, elkarretaratzea Herriko Plazan; martxoaren 10ean, 19:00etan Kultur Etxean, Pantxika Lamurren Alter Ego bakarrizketa; martxoaren 11n, 19:00etan Kultur Etxean, paralelismo tailerra.
- Oion: 10:30etik 12:30era, kafe feminista kioskoan (jarduerak, jolasak, irakurketa aldarrikatzailea…).
GORBEIALDEA
- Zigoitia: 19:00etan, manifestazioa Urisolotik, Gorbeialdeko Mugimendu Feministak deituta. Kotxe karabanak irtengo dira Ostuñotik (18:00) eta Zuiako Plazatik (18:30).
- Aramaio: 18:00etan elkarretaratzea Herriko Plazan. Horrez gain, Udalak, Aramaixoko Talde Feministak eta Itur-Zuri Emakume Elkarteak antolatutako jarduerak hilabete osoan zehar.
- Zuia: martxoaren 3tik 31ra, Stuart MacDonald-en Women to the front: emakumeak rockean argazki erakusketa, Zuiako liburutegian, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era. Horrez gain, jarduerak hilabete osoan zehar.
LAUTADA
- Agurain: manifestazioa, 19:00etan San Juan plazatik, Lautadako Mugimendu Feministak deituta. Ondoren, dantza plaza feminista.
- Asparrena: elkarretaratzea, 12:00etan Herriko Plazan.
- Dulantzi: 13:00etan, meza (Etxekoandre Elkartea); 14:30ean, emakumeentzako bazkaria (Etxekoandre Elkartea); martxoaren 8an eta 9an, berdintasunaren aldeko horma-irudia Ludotekan. Horrez gain, jarduerak hilabete osoan zehar.
MENDIALDEA
- Kanpezu: kalejira, 20:00etan, frontoi zaharretik plazara.
- Maeztu: elkarretaratze instituzionala, 12:00etan udaletxearen aurrean; mugimendu feministaren elkarretaratzea, 19:00etan VIBEn.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!