Ibon Fernandez Iradi preso gaixoaren etxeratzea aldarrikatu dute EITB maratoiak Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan egindako ekitaldian
EITB-k urtero egiten du elkartasun egitasmo hori, eta, aurtengoan, esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokara bideratuko dituzte irabaziak. Gaixotasun horixe du Ibon Fernandez Iradi euskal presoak, eta Sarek haren egoera salatzeko baliatu du Gasteizen egin den bideokliparen grabaketan.
EITB Maratoiaren baitan SARE-k Ibon Fernandez Iradi euskal presoaren egoera salatu du. 2013an diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza Ibon Fernandez Iradiri, eta haren egoerak okerrera egin du ordutik. Aurten EITB maratoiak gaixotasun horren ikerkuntzarako bideratuko diren dohaintzak jasotzea du asmoa eta testuinguru hori baliatuta preso gaixoaren etxeratzea eskatu dute Gasteizen.
Aste honetan ere bere lagun eta senideek presoaren askatasuna aldarrikatu dute sare sozialetan eskegitako bideo baten bitartez.
💦💦💦 IBONek ESKLEROSI ANIZKOITZA du eta urteak daramatza espetxean gaixotasun larri eta sendaezin honi aurre egiten. #eitbmaratoia .rekin bat Ibon.en etxeratzea aldarrikatu nahi dugu. #GuEreBustitzenGara #IbonEtxera #GaixoLarriakEtxera#Urt7Bilbora EuritanDantzan IbonETXERA! pic.twitter.com/grI0ebiYxN
— Sare Gipuzkoa (@GipuzkoaSare) December 7, 2022
Gateizko Andra Mari Zuriaren plazan Maratoiak burututako bideokliparen grabaketan presente egon da aldarrikapena ere, Fernandezen eta gainontzeko preso gaixoen etxeratzea eskatzen zuen pankarta bat ateraz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!