O no será-Edo ez da izango: Artistak gure inguruan
Gaurko saioan zinearen inguruan hitz egin nahi izan dugu hurbil ditugun eta erreferente ere diren zenbait lagunekin: Sonia Estevez, Itziar Garaluze, Amaia Zorrilla, Nahikari Mora eta Clara Sanchez.
Gaurko saioan zinearen inguruan hitz egin nahi izan dugu inguruan ditugun zenbait artistekin. Apur bat saio korapilatsua izan da arazo teknikoak eta gaixotasunak direla. Estudioetan, Sonia Estevez, Amaia Zorrilla, Itziar Garaluze, Nahikari Mora eta Clara Sanchez izan ditugu edo izan nahi izan ditugu.
Soniak animazioa egiten du eta erabiltzen duen stop-motion teknika azaldu digu. TIKTAK ANIMATION produkzio-etxea dauka, eta laster izango den estreinaldi baten berri eman digu: «Txotxongiloa» laburmetraia Otsailaren 16an arratsaldeko 19:30tan Dendaraban ikusteko aukera izango dugu. Saio honetan, arazo teknikoak direla, ezin izango duzue entzun, baina beste batean egongo da gurekin, oso interesgarria da kontatu diguna eta beste batean partekatu nahi dugu irratsaioan.
Itziar eta Amaiak beraien esperientziatik hitz egin dute, biek Haz espazioan ibiliak dira, mugimendu bisuala lantzen duen laborategia eta oraintxe bertan Amaiak bertan aurrera eramaten ari da “Aitzindari, zinemagile eta emakumeak” zinema zikloa” Haz espazioan. Asteazken honetan arratsaldean han izango da zikloarekin. Itziarrek, kamara atzean bizi diren zenbait diskriminazio egoeraz hitz egin digu eta biek zenbait erreferentez hitz egin dizkigute, ondoren jarriko ditugunak. Biek zinemaren inguruko irratsaioak dute Hala Bedin. Amaiak: «Laboratorio Plat de cine» eta Itziarrek «Lo que el viento de dejó». Itziarren Haz espazioaren inaugurazioan MICEn kontzertuaren bitartean Vj lanak egin zituen, hau da, bisualak jarri kontzertua bitartean. Honetaz ere hitz digu.
Hurbileko erreferentziak:
- Alba Barbé i Serra: «Cua de Sirena» (2020) laburmetraia, «Enfemme» (2018)
- Lula Gomez: «Eres una caca»
Guk ere hurbileko erreferentzia partekatu nahi ditugu:
- Isabel Saez (zinemagile berria, Nafarroan ibiltzen da, zinemagilea eta feminista): «Chicas prepago», «Zauriak».
- Cecilia Montagut: «Cárceles bolleras»
- Inés Tarradellas: «Lesbofobia»
Beste zenbait erreferente:
- Larisa Shepitko
- Vera Chytilová
- Marta Meszaros
- Quini Yotanka
- Bárbara Loren
- Shirley Clarke
- Agnes Varda
Azkenik, Nahikari eta Clara ezin egon arren, zenbait gomendio ere utzi dizkigute:
- Emakumeen proiektuak
- Aitzindari zerrenda bat
- Emakume zinemagile aitzindarien artxiboa
- Leader Ladies Project
Irratsaioan, Itziarrek egin dituen bi bideoklipetako musika jarri dugu:
- Anne Lukin: Salté
- Silva de Alegría: Efecto extraño
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!