Zerbitzu publikoen defentsan eta kontrol sozialaren aurka mobilizatzeko deia egin du Gasteizko herri mugimenduak
Elkarretaratzea deitu dute Gasteizko zenbait kolektibok larunbat honetarako, 13:00etan Andra Mari Zuriaren Plazan "Kontrol sozial gutxiago. Zerbitzu Publiko gehiago" lelopean.
Zerbitzu publikoen defentsan eta poliziaren eta gizartearen kontrolaren aurka kalea hartzeko deia luzatu dute Gasteizko zenbait kolektibok. Elkarretaratzea burutuko dute larunbat honetan, azaroak 7, Andra Mari Zuriaren Plazan, eguerdiko 13:00etan.
Mobilizazioko deitzaileek hamar neurri betetzea eskatu diete instituzio publikoei, besteak beste zerbitzu publikoak indartzea eta biltzeko eta antolatzeko eskubideak bermatzea. Herritarren «oinarrizko baliabideak» bermatzea ere exijitu dute, hala nola, ura, elikadura, argia, gasa eta etxebizitza.
Pertsona ororen erregularizazioa bermatzea ere galdegin diete instituzioei «atzerritarren legearekin amaituz». Gainera, isolamendu egoerak ahalbidetzen duen indarkeria matxista eta LGTBIfobikoarekin amaitzeko baliabideak ere aldarrikatu dituzte.
Erakundeei erantzukizun politikoa hartzea ere exijitu diete, eta, horrekin lotuta, herritarren aurkako kriminalizazioa etetea.
Kapitalaren neurrien kontra BIZITZAK DEFENDATU
🕛 Azaroaren 7an 13:00etan Andra Mari Zuriaren plazan. pic.twitter.com/t2fnRj2oGR
— SUMENDI espazioa (@SUMENDIespazioa) November 5, 2020
«Orain, inoiz baino gehiago, defentsa eta babes sare kolektiboak beharrezkoak dira bizi dugun pandemia ekonomiko, sanitario eta sozialari aurre egiteko. Ezarri diren neurrien oinarria herriaren kontrola eta kriminalizazioa da. Honen aurrean, prebentzio-, osasun- eta gizarte-neurriak eskatzen ditugu. Har ditzagun kaleak. Krisi honi aurre egiteko zerbitzu publikoak indartzea baita aukera bakarra» azaldu dute mobilizazioko deitzaileek.
Gasteizko herritar orori, eta bereziki eragile eta kolektibo sozialei luzatu diete larunbateko protestan parte hartzeko gonbita, uneoro osasun neurriak errespetatuko direla gogoraraziz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!