ARGAZKI GALERIA | Ostalaritza defendatzeko deia luzatu dute Gasteizko kaleetan
Gasteizko kaleetan barrena manifestazio nazionala burutu dute tabernariek "Ostalaritza bizirik" lelopean. Urkulluren inbestidura saioarekin bat eginez "konpondu gabeko arazo bat" dutela gogorarazi nahi izan diote lehendakariari eta bere gobernu kideei. Ostalarien jarduna kriminalizatua izan dela salatu dute.
Euskal Herri osoko ostalariak elkartu dira gaur Gasteizen «Ostalaritza bizirik» lelopean burutu den manifestazio nazionalean. Sektoreak bizi duen egoera larria azpimarratu nahi izan dute bai eta instituzioen utzikeria ere. Ez dute ausaz aukeratu mobilizatzeko eguna, Jaurlaritza berria osatzen den egunean atera dira kalera Urkullu lehendakariari eta bere gobernu kideei «konpondu gabeko arazo bat daukatela gogorarazteko».
Betebeharrak ondo egin ez izana, eta ondorioz, ostalarien lan ahalmena guztiz murriztu eta euren lanpostuak sakrifikatu izana leporatu diote Eusko Jaurlaritzari. «Ostalarion lana dirudienez beste lanpostu batzuk baino garrantzia gutxiago du» azaldu dute manifestazioa bukatzerakoan.
Arduraz jokatu izana defendatu dute ostalariek, bai eta eskatzen zaien osasun neurri guztiak betetzen jarraituko dutela adierazi ere, baina soilik sektoreari lan egiten uzten bazaio biziraungo dutela gaineratu dute. Izan ere, instituzioetatik bultzatutako azken neurriak lokal askoren «heriotza zigorra» suposatzen dutela azaldu dute: «autonomo eta langile asko kalean utziko dituen heriotza motel eta agonikoa».
⬇️ Ostalariek euren egoera eta aldarrikapenak azaldu dituzte pic.twitter.com/1zaJGEkti3
— Hala Bedi (@halabedi) September 3, 2020
Ulergaitza deritzote sektore kaltetuenetariko bat izanik Eusko Jaurlaritzaren nabaritu ez izana, kontrara, ostalarien jarduerarekiko «deabrutzea eta mespretxua» besterik jaso ez dutela salatu dute. Egoera horren aurrean ostalarien lana egiten uztea exijitu diete instituzioei eta posible ez denean «bizi duten agonia» arintzen lagunduko duen laguntza bideratzea. Herritarrei ere luzatu diete mezua tabernetara hurbiltzen jarria dezaten.
Argazki galeria
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!